15
Mai
2006

(De)formazioa

Udako prestakuntza programak agertu dira jada. HABEren webgunean ikusi ahal dituzue sarbidea daukazuenok. HABEk berak antolatzen dituenez gain EHUren Uda ikastaroetan ere urtero antolatzen da euskalduntzearen munduan gabiltzanontzako ikastaro bereziren bat. Hemen daukazue aurtengoa:

Lau eguneko jardunaldia da (ekainaren 26-29), Donostiako Miramar jauregian egingo da dena.

Boteprontoan gaiak eta programak interesgarriak dirudite. Ahozko hizkera, lagunarteko hizkera, nola landu? nola irakatsi?... Askotan aipatu den kontua eta nire ustez gutxitan behar den bezala heldu zaiona.

Dena dela, zer nahi duzue esatea? gustura joango nintzateke, baina ekaineko azken aste hori ez da samurra izaten. Bateko, ikasturte amaierako enbajadak, besteko lau egun Donostiaraino joan eta etorrian eta han eman beharra. Programa interesgarria bai, baina niri behintzat, ez dakit gaurko sargoriagatik edo, astuna egiten zait pentsatze hutsa ere...

Honi guztiari HABEk antolatutatako ikastaro-mintegi-hitzaldi sorta guztia gehitu, eta aukeraren maukera honetan zorabioa ere etorri zait.
Urritik ekainera egunero lau-bost-sei ordu klase ematen dituzten irakasleentzat uda izango da formazioa bideratzeko sasoi aproposa disponibilitateari begira, baina umorearen aldetik, ez dakit ba!

Bestalde, udako jarduera hauetan ibilita, beti geratu zait sentsazio gazi-gozoa, gauza interesgarriak bai, baina gero horri tiratzeko modurik, gutxi. Formazioa sarritan akademizismo antzeko batetik sumatzen dut, eta halako zubia beharko litzateke "akademia" eta irakasleen artean, ez dakit, bestelako jarduerak, praktikoagoak, hurbilagokoak,... Irakasle askok horrelakoak ikusita eurek egiten dutenarekin zer ikusirik ez daukaten kontuak direla pentsatzen dutela uste dut.

Ahalegina egin beharko da, baina ez da erraza izango, ez ba!

Bizkaian

Plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Maiatza 16 - 11:35-(e)an bidalia.

Ni ere hemen nabil nagiak astindu nahian. Interesgarriak dira halakoak baina betiere eguneroko jardunean eragiten dutenean. Ikastaro baten baliagarritasuna eguneroko ekinbideko gauzaren bat bederen aldatzean (hobetzean) datza. Teoriak eta praktikak elkar elikatu behar dute eta.
Donostiako horrek itxura ona dauka, baina data eta lekua (herri txikia bagara ere) ez dira egokienak niretzat behintzat. Ea lortzen dugun horrelako zerbait Bizkaia aldean egitea.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia