22
Api
2006

Azterketak

Otsaila, ekaina eta  iraila izaten dira azterketa sasoi tipikoak  eskola-unibertsitateetan, gure mundu honetan berriz orain hasten da azterketen  "estazioa" atariko probekin eta testekin.

Helduen euskalduntzearen mundu honetan gainera gero eta gehiago dira azterketak, duela urte pare bat hasi ziren  1 eta 2 mailako probei aurten 4 maila gehituko zaie. Eta hauek guztiak aurreko EGAri  eta IRALE eta HHAEko hizkuntz eskakizunei gehitu.

Zertifikazioak  eztabaida piztu du beti  gurean. Bateko, ez dirudi logikoa Euskal Herrian (euskararen herrian) inori euskaraz dakiela ziurtatzeko agiria eskatzeak, besteko, lan eta zer egin batzuetan jarduteko gutxieneko hizkuntza-maila ziurtatzen duen zerbaiten beharra ere aldarrikatzen da. Honi euskaltegiratituluagatikbainoezdatorrenikaslearen mitoa batu zaio.

Eztabaidak gorabehera asteotan ikasle motibatuak eta euskaltzaleak ere  ez direla azterketafobikoak konprobatu dut. Nire berbalagunak hor dabiltza azterketa prestatzen, nerbioekin baina ilusioarekin ere bai, eta haiek ez dute titulurik behar. Usaia ere hor dabilkigu orain barnetegira bueltan azterketak gogoan.

Zer nahi duzue esatea bada? Ez dut uste hauei azterketa prestatzeak bat ere kalterik egiten dienik. Seguruenik beharleku horretan ikasiko dutenak azterketako notak baino gehiago balioko diela eta balioko digula.  Eta nerbioak notagatik baino euren konpromiso pertsonalagatik izango dira gehiago.

Animo ba neska-mutilok, eta azterketan espero ez duzuen nota ateratzen ez baduzue, trankil , neuk eta beste askok "cum laude" eman dizuegu aspaldian.

EGA madarikatua :S

Elena/Usaia (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Maiatza 5 - 19:34-(e)an bidalia.

Gero eta zailago iruditzen zait EGA gainditzea, azterketak gero eta zailagoak direlako. "Nola atera EGA euskara jakin gabe" liburua erosi nuen eta irakurri dut, liburua asko gustatu zitzaidan, baina EGA azterketa ez zait batere gustatzen. Nire arazoak esaldien berridazketa eta sinonimoak izango dira.

Trankil

Karrajua-(e)k 2006, Maiatza 7 - 16:51-(e)an bidalia.

Lasai neska, lehengo nota nik neuk behintzat ez dizut jaitsiko eta.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia