10
Aza
2006

Slidesharerekin olgetan

Interesantea slideshare horrena. Badakizue, aurkezpenak on-line jartzeko zerbitzua (powerpointak eta enparauak).

Aspaldiko kontua da formazioak aurkezpenak erabiltzea, ez dugu ezer deskubirtu, ez. Hitzaldiren baten erabili dut, baina orain hasi naiz formazio kontuetan (egun baten honetaz jarduteko gogoa daukat) erabiltzen, aste honetan hain zuzen. Ondo-edo, arreta erakartzeko ondo, kontzeptuak eta ideak argiago plazaratzen laguntzen du, eta ohituta ez dabilen jendearen aurrean nobedadeak hasierako puntu batzuk ematen dizkizu. Alde negatiboa ez dut esango, baina arriskutsua bai, kontu teknikoak. Batetik tramakuluekin atzera eta aurrera ibili beharra, bestetik edozein elementuren kale egiteak ekarri ahal dizuna, entxufea urrunegi egotea eta kablerik ez edukitzea adibidez.

Bide batez, beste probatxo bat egin dut. Saioko bezperan okurritu zitzaidan eta proba egin nuen. Ez dakit Tiddlywiki ezagutzen duzuen. Halako wiki "portatila" edo da. Html orri bat edozein nabigatzailerekin ireki dezakezu, gero berton nahi duzuna editatu eta berton gorde dezakezu. Gorka Palaziok euskaratu eta erabiltzeko gida egin du gaztelaniaz. Ordenagailua endredatzen nabilela, portatilean sartu eta notak hartzeko probatzea pentsatu nuen, baina gero pentsatu nuen saioetan-eta askotan egiten ditugula talde-lanak, taldean batu zerbait egin eta gero denoi aurkeztu. Gauza interesgarriak edo apuntatzeko modukoak botatzen dira halakoetan eta sarritan ez duzu apuntatzeko modurik edukitzen, ez paperean ez ordenagailuan, eta gero ahaztu egiten dituzu. Talde bakoitzak berriz paper baten apuntatzen du esan beharrekoa. Orduan, ordenagailua daukagu, proiektorearekin denek ikusten dute bertan dagoena.. Zergatik publikoan dena kontatu beharrean ez idatzi eta gero, power point-arekin egiten den bezala, guztiei irakurtzeko moduan aurkeztu? Tiddlywikirekin adibidez. Horrek gainera talde bakoitzari azalpena ematen lagunduko dio, euskarri grafikoa. Eta gero gainera esan dena gordeta edukiko duzu errebisatzeko.

Halaxe egin dut bada, talde-lan baten ondorioak ordenagailuan idazteko esan diet banan-banan. Gero pantailaren gainekoarekin azaldu. Ondo, baina ordenagailu bakarra edukita eta mekanografo abilik gabe, apur bat luzatu da kontua talde batek berea idatzi bitartean besteak zain. Baina nik sikieran jendeak esandakoa idatziz jaso dut kaligrafia desfrizatzen ibili gabe. Ideia bat ordenagailua eta proiektorea martxan daukagula berauek aprobetxatzeko.

Tira ba! Teknoendredoak aparte, slidesharera igo dut aurkezpena. Programa edo syllabus-en diseinuaz ari gara hausnartzen eta saiook lehenengo mahaigaineratzea izan dira. Ez da instrukzio saioa izan, aurkezpena eta hausnarketarako hastapena baino ez. Kontu berria askorentzat, orain arte arreta handirik eman ez dioguna. Michael Breen eta Susan Feez-en testuak erabili ditugu oinarri eta gainetik gure hausnarketatxoak egin ditugu.

Hemen daukazue:

Bide batez, inork gai honetaz zerbait landu badu edo interesa badauka ekarpena estimatuko genuke. Ze gure "software" honek seguru "bug" bat baino gehiago daukala. Badakizue, formazioa dosazero. Eta Slideshare badakizue non daukazuen: http://slideshare.net

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia