28
Mai
2006

Qalitatea

Qalitatea - Ugaritu egin zaizkigu kalitatea neurtzen ei duten ziurtagiriak (Q, ISO, AENOR...). Hezkuntzaren munduan ere aspalditxo gabiltza kalitatearen kontu honekin aztaka. Kalitatearena autu garrantzitsua dela ziur naiz baina ziurtagirien kontu horrekin zalantzak ditut. [Plisti-plasta]ren post-aren hariari tiraka..
Urregorrizko, urrezurizko eta urreplantako Q sariak bala-bala dabiltza. Enpresa mundutik hezkuntza-mundura ere zabaltzen hasi dira. Ez dut ezagutzen horietarikorik jaso duen euskaltegirik, baina egingo nuke askok gustura ipiniko luketela sarrerako bitrinan.

Hauekiko ikuspegi kritikoa ere agerten da hala ere. Zabaldu.com-en bidez heldu zaidan Garan argitaratatako artikulu hau irakurri baino ez dago.
Euskaltegion norantzakoaz darabilgun foroteman ere kalitatearen aipuak bota dira sano.

Eta zertaz gabiltzan kalitateaz dihardugunean ba? Neure psikolastoa egin orduko adituengana jo dut: www.euskalit.net- "Kalitateko Euskal Iraskundea" (iraskunde horren inguruko okurrentziak jasotzeko foroa zabaldu ez zabaldu nago). Ea hauek zer dioten.

Dokumentu hau daukete berton: Zer da erabateko kalitatea/bikaintasuna? (pdf-en eta euskaratu barik). Ea ba, irakurritzen hasiko gara (gaztelaniaz C2 atera nuen lehengo egunean).
Erabateko kalitateari ematen ei zaizkio halako sariak, zer da erabateko kalitatea?

La Calidad Total -Excelencia es una estrategia de gestión cuyo objetivo es que la organización satisfaga de una manera equilibrada las necesidades y expectativas de todos sus grupos de interés, es decir, en general, los clientes, empleados, accionistas y la sociedad en general.

Tira, kalitatea=guztiak pozik antzeko zerbait barruntatzen dut hemen. Enpresa munduan kalitatearen kontzeptuaren bilakaera honela deskribatzen dute:

Enfoque tradicional tayloriano Enfoque actual: Calidad Total - Excelencia
  • Producir bienes
  • Objetivos departamentales
  • Unos pocos lo piensan todo
  • Trabajo individual
  • Enfasis en los medios físicos
  • Mejora mediante inversión
  • El trabajo como mercancía de compraventa
  • Confrontación - Negociación - Confrontación
  • Generar satisfacción del cliente
  • Objetivos estratégicos ligados a procesos
  • Todos piensan
  • Trabajo en equipo
  • Enfasis en las personas
  • Mejora continua
  • Integración de los empleados en la empresa
  • Cooperación

Niri neuri bigarren ikuspegi horrek ez dit kontzientzia arazorik batere ematen, sinatu ere egingo nuke neurri handi baten.

Kontua bestelakoa da ordea. Kalitateaz diharduten horiek guztiek (baita guk geuk ere) hori guztia hartzen dute aintzat? Hori guztia betetzen dute?

Plistiren koinatuagan (bezeroa) eta haren medikuagan (langilea) ez dirudi satisfakzio handia lortu denik.

Gurean ere horrelako kalitate-ereduak nahi ditugu? Hori daukagu gogoan kalitateaz ari garela?

Kalitatea vs. Qalitatea

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Maiatza 28 - 20:33-(e)an bidalia.

El Roto marrazkilaria (paradoxa zalea bera) etorri zait burura aipatu dituzun bi kontu direla-eta: batetik, Kalitateko Euskal Iraskundea gaztelera hutsean ari delako hori (hitzik gabeko biñeta dirudi); eta bestetik, Iraskundea hitzaren esanahia bilatzen ari nintzela (hiztegietan ez da ageri) Ana Moralesi irakurri diodana -nik dakidala, "iraskunde" "fundación" esanahia emateko sortutako hitza da, hasi-tik "ir-hasi" faktitiboa eginda eta hortik abiaturik- (Santo Kristo, Lezokoa!).

Umore punttu mingots hori, garraztu egin zait Jose Miguel Campillo irakaslearen artikulu bikaina irakurri dudanean. Entresaka eginez, zera dio: saldu eta eros daitekeen merkantzia bihurtu nahi dute hezkuntza. Kalitate-sistemek paper garrantzitsua betetzen dute prozesu honetan. Jakina denez, hauek sistematizazioa ezartzen dute ikastetxeko arlo guztietan, burokratizazio izugarria sortuz.Era horretan, irakaslea robot lana egitera mugaturik dago, inolako autonomiarik gabe. Irakasle-robota ezin da inolaz ere gidoitik urrundu. Lan horretarako kualifikazio txikiagoko irakaslea kontrata daiteke, kostuak murriztuz. Burokratek kalitatea gora eta behera daramaten bitartean, hezkuntzaren etengabeko degradazioa sortzen ari da. Kalitate-sistemen politika iruzur ikaragarria da.

Orain nire balantzak hiru plater ditu: batean, ikasleek esan didatena dago, beste batean Iraskundeak dioena: " Enfoque actual: Calidad Total- Excelencia" eta hirugarrenean J.M. Campillo irakasleak dioena.

Batetik begiratu, bestetik ere bai, eta gehien pisatzen duena nire ikasleen platera dela begitantzen zait.

Behingoan, esan nuen zenbait amets eder ameskaizto bihurtzen direla denboraren joanean eta oraingoan ere honelako baten aurrean gaudelakoan nago; kalitatea nahi eta qalitatea eman digutelakoan, alegia. Behar bat asetzeko plantak egin eta sormen askoko literatura erabiliz (denok gustuko ditugun kontzeptuak aipatuz) burokrazia eta marketing-merkantilismo hutsa zirrikituetatik sartu, hain beharrezkoa dugun kalitatearen kontzeptua bera itxuraldatuz.

Ez dut uste gure sektorean Qalitatearen aldeko autua egin dutenak irakasle-robotak eta kostuak jaisteko asmotan ibili direnik, gehiegizkoa litzateke (hala ere, beti dago Darth Vaderren bat) baina ongi egiten du Campillo irakasleak horren arriskuaz ohartaraztean. Egia da, hala ere,  kalitatearen izenean nire ustetan bere antonimoak diren burokrazia eta merkantilismoa saldu nahi dizkigutela hitz politez hornitutako paketetxoetan.

Zer egin honen aurrean? kritikoak izan ( arriskuez ohartarazita gaude) eta benetako kalitatearen bilaketan amorerik eman ez (horixe litzateke ondoriorik eskasena).

A,Benito! Zorionak C2agatik; eta ez kezkatu, euskaltegiko karrajuko bitrinan Q ziztrin hori jarri beharrean, Leia printzesaren argazkia jarriko dugu.

Qualitas -atis (latinezko titulua ere aterako dugu)

Benito-(e)k 2006, Maiatza 28 - 22:06-(e)an bidalia.

Iraskunde horrena izan daiteke Qalitatearen kontu honekin pasatzen denaren adierazgarria. Kalitateaz arduratzen den erakundea (Euskalit), hizkuntza ofizial bi dauden herrian (Kanada?), dokumentazio interesgarria bi hizkuntzetako bakar baten argitaratzen du (eta ingelesez ere bai, baina oraingoz ingelesa ez dugu aintzat hartuko), izen ofiziala bietan, gutxien erabiltzen duten hizkuntzan lehenengo (hemengoak gara ba!), baina ulertzea eta aurkitzea kostatzen den hitza erabilita. Iraskundea Fundazioa baino "baskoagoa" da jakina.

Iraskundeak urrezko Q-aren itxura ematen du, Fundazioak zilarrezkoa nonbait. Praktikoena, hau da ulergarriena eta zabalduena, alde batera utzi dugu eta sinbolikoagoa eta "garbiagoa" (estetikoagoa azken baten) hautatu. Marketing-a azken baten, baina edukiak, gutxi.

Ez dut Euskalit ezagutzen eta beharbada injustua izan naiz, akaso euskara-plan potentea daukate eta ahalegina egiten dabiltza, ez dakit, baina iraskunde honena gauza askorekin gertatzen denaren lagina izan daitekeelakoan nago, eta ez euskarari dagokionean soilik.

Leiaren argazkiak ez dakit zelan emango lukeen euskaltegi baten, baina leHiarenak baino hobeto duda barik.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia