20
Mai
2006

Podcast berria: Joxe Aranzabal

Errezeloak Interneten gainean - Zenbait idazlek ez dute begi onez ikusten Internet eta beronen inguruan egosten ari diren aldaketak. Beldurragatik ote? [Joxe Aranzabal]


Joxe Aranzabal blogari eta sarelari ezagunak faroa blogean berrikuntza sartu digu: podcast-a, hau da, post-ak irakurri ez ezik, entzun ere egin ditzakegu. Ez da lehenengo podcast-a, baina nik dakidala blog pertsonaletan lehenengotzat jo dezakegu.

Podcast-en aukera didaktikoez konturatzen hasi garela dirudi, aurreko mezu baten hemen komentatu nuen eta iktak.net-en ere artikulua egin dute honetaz. Seguru nago hezkuntzaren munduan ere horretan dabilela baten bat.

Joxe Aranzabalen podcast-a entzun dut (bide batez, zelan deitu euskaraz podcast-eko post-ari? post-kasta, mezukasta,...?) idatzia irakurri barik. Gustatu zait gauzak kontatzeko era hau. Zeure ahotsa grabatzeko eta entzuteko lotsak uzten badizu jendeari errazago egiten zaio esaten duzuna entzutea irakurtzea baino.

Markatu dudan artikuluan hain zuzen ere idazle batzuek internet eta teknologiarekin dauzkaten errezeloez eta arazoez dihardu.

Ni, beti bezala, asuntua gurera ekartzen hasi naiz. Gure sektoreko teknofobiaz akordatu naiz hain zuzen. Joxek deskribatu dituen jarrerak eta usteak gurean ere zabalduta daude duda barik. Baita kontrakoak ere, teknofilia neurrigabea, hau da, teknologiarekin itsututa dabiltzanak.
Kontuak kontu sarelari gutxi gabiltza euskaltegien mundu honetan, edo hala iruditzen zait niri behintzat.Arazoa komunikaziorako teknologia izan daiteke, hura menperatzea eta hartara egitea neurri baten. Ez nago seguru-seguru baina. Dudan nago euskaltegietako karrajuetan komunikazio-jarioa karraju birtualotan baino askoz handiagoa ote den. Hau da, arazo teknologiko hutsa baino ez daukagu? Ala bitartekoak barik beste zerbaitek egiten digu huts?

Tira ba, hemen daukazue Joxeren ahotsa zeuek ere entzuteko:

 


powered by ODEO

Eskerrik asko, Benito, eta

Joxe Aranzabal (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Maiatza 20 - 23:07-(e)an bidalia.

Eskerrik asko, Benito, eta pozten naiz gustura entzun duzulako pokastina (nik horrela deitzen diot, Patxitraperok horrela deitu ziolako euskarazko lehen pokastina egin zuenean orain aspalditxo). Zoritxarrez, hainbat arlotan aurkitzen dugu teknofobia moduko bat, ez bakarrik idazleen artean, baina ez kezkatu, aurrera egingo dugu eta. Baita euskaltegietan ere. Besarkada bat.

Lan bikaina

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Maiatza 21 - 00:04-(e)an bidalia.

Lan bikaina Joxerena zalantzarik gabe gure mundutxo honetan.
IKTak gure ikasgeletan txertatu nahian gabiltzanontzat lagungarri gerta dakizkigukeen transparentzia batzuen berri eman nahi dizuet. Hona: http://www.gabinetedeinformatica.net/ponencias/diadeinternet/.
Ondo izan.

Eskerrik asko

Karrajua-(e)k 2006, Maiatza 21 - 07:30-(e)an bidalia.

Joxeri animoengatik eta Plistiri estekagatik. Ondo daude, euskaratzea pentsatzen hasi naiz lankideei erakusteko.

irakasleontzako webquesta

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Maiatza 22 - 08:58-(e)an bidalia.

Aurrekoan gomendatutako transparientzien osagarri izan liteke irakasleak IKTeetan trebatzeko diseinaturiko webquest hau:
http://tinyurl.com/rvc3t.
Webquestak egokitze lana behar du (euskaratu /geure mundura ekarri...) baina, hala ere, ideia polita iruditu zait.

Interesgarria

Benito-(e)k 2006, Maiatza 22 - 12:08-(e)an bidalia.

Interesgarria dirudi. Mereziko luke gurera ekarteko ahalegina. Bestalde, Joxe Aranzabal bera web2.0 ikastaroa dabil garatzen gizakom blogean. Hemen post bat: http://gizakom.blogspot.com/2006/05/web-20-netiketa-eta-delicious.html

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia