09
Uzt
2007

Mobile

karrajua pdanDuela gutxi PDA erosi dut, norberaren renta per capitak ez du ematen portatila edo smartphonerako, eta gutxiagorekin konformatu behar izaten da, eta egia esanda, ez da askoz gutxiago gaurko PDA hauek eskaintzen dutena: pantaila taktila, wifi-a, audio grabazioa, bideoak, GPSa... 300 euro baino gutxiagotan ez daukazu patrikeran trasto makala.

Wifi sareak erabilita interneten nabigatzeko aukera ematen du besteak beste, hori bai, pantaila txikian eta "mobile" nabigatzaileen murriztapen guztiekin. Hala ere, gero eta gehiago dira mobile bertsioa eskaintzen duten guneak, hemen daukazue nik erabiltzen ditudan batzuen zerrendatxoa:

Askoz gehiago daude, sarean bilatu eta erraz asko aurkituko dituzue.

Interesgarriena poltsikoan daroazun gailu horrekin hainbat gauza kontsultatu ahal izatea: e-posta, rss-ak, agenda, oharrak...

Euskaraz erabiltzen ditugun zerbitzu eta webguneetan mobile bertsio gutxi aurkitu ditut hala ere. Sustatu, Zabaldu edo Eitb24 adibidez interesgarriak dira gailu mugikor batetik irakurtzeko.

Karrajuaren mobile bertsioa ere egin daiteke. Drupal-en tresna batzuk daude horretarako, baina sistema errazagoa aurkitu dut, aspaldian erabiltzen dugun Xfruits zerbitzua, RSS jarioak konbinatu eta formatu desberdinetara pasatzeko konpletoenetako bat. RSS to mobile tresna erabilita bertsio pare bat atondu ditut:

  • Karrajua.org-ena: http://xfruits.com/bontxi/mkar. Karrajuan publikatzen dena.
  • Klaserakoak: http://xfruits.com/bontxi/mklase. Klaserako.karrajua.org-eko agregatzaileak publikatzen duena. Honen bidez mugikorretik Ikasbilen azkenak kontsultatu daitezke.

Ez dira gogoratzeko moduko helbide erraz-errazak, baina PDA edo sakeleko batetik irakurtzeko grina badaukazue, hor daude.

Dena dela, gogoratu wifia erabiltzeko aukera badaukazu wi-fia aurkitu behar duzula, eta mugikorrarekin bazabiltza WAP, GPRS edo 3G erabilita konektatu behar da sarera (kontuz mugikorren konexio tarifekin!!!).

Eta zeuen blog edo webgunearen mobile bertsioa egin nahi baduzue, hor daukazue modu erraza.

Zita

Patxo (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Uztaila 10 - 01:36-(e)an bidalia.

Benito,
oso liatuta egon naiz azken aste hauetan. Santutxuko jaietarako blog&kalimotxoa egin ahal dugu?. Gauez, batez ere, etxeko kontuak baretuta daudenenan... Zure alboan turnoa egiteko beharra egonez gero, kontatu nirekin... (Blog honen mailarekin flipatzen jarraitzen dut)

Liatuta bai

Benito-(e)k 2007, Uztaila 10 - 02:43-(e)an bidalia.

Bai, ikusi dut liatuta ibili zarela, loreak hartzen gehien bat (ona artikulua gero!). Besteoi botatzeko beste batu dituzu ba!

BBBO asmatu genuen aurrekoan eta orain B&Kren esperientzia pilotoa? Erronka berria!  Badakizu, esperimentuetarako beti prest.

Tokia eta egunak ipinita daude. Zapatutik aurrera Basarraten edukiko dugu kanpamentu basea, beraz...

Erabilpen polita

Teketen (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Uztaila 10 - 09:05-(e)an bidalia.

xFruits ezagutzen nuen eta noizbait probak ere egin ditut. Hau bai erabilpen polita

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia