Gabinete de Informatica blogaren bidez termino berriaren albistea heldu zait: M-learning. Terminoa diot, ze funtsean aspaldian barruntatzen den kontua dabil atzetik: gailu mugikorrek ikaskuntzara ekar dezaketena.
Artikulua ondo garatuta dago, irakurtzea gomendatzen dizuet.
Han esandakoetatik gauza batekin geratu naiz, Mlearning kontzeptuaren helduleku desberdinak: gailu mugikorren bidezko ikaskuntza kontsideratu daiteke erraz-errazenean, baina funtsean ikaskuntza bera ere mugikorra izan daitekeela gogorarazten digu. Azkenik, gogoeta batera eraman gaitzake honek guztiak: ikasteko ingurune estatikoa behar dugu?
Buelta bat gehiago emanda beste gogoeta bat: ikasten duena mugitzen da, baina ingurua, ikastearen objektua, gehiago, gero eta gehiago. Mugikortasun fisikotik harago goaz nonbait.
Zientzia-fikzioaz ari garela pentsatzen hasita egongo da norbait honez gero, albiste hau duela hilabete batzuetakoa da ordea. Bai, mp3-4-5ak, segapotoak, iPodak, PDAk eta etortzeko daudenekin osatzen den trasteria guztia, horiexetaz ari gara. Twitter-en familia guztia ere hor daukagu bestela, eta, errezeloak errezelo (ez dira gutxi), mobilerantz apuntatzen dute horiek.
Estekak:
- m-learning: dispositivos para nuevos entornos de aprendizaje (gabinete de informatica)
- m-learning wikipedian (ingelesez)
- m-learning wikipedian (gaztelaniaz)
- mlearning ataria (Txile)




jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Aupa, aspaldiko!
M-learninga dela, konektibismoa dela (IKTroena ere irakurri nuen)azkenaldian kezkatzen nauen kontutxo batez arituko natzaizu(e): ikaskuntza informalaz, alegia.
Duela gutxi arte, ikaskuntza formala (eduki sekuentzializatuduna,helburu orokorduna...)zerbait ikasteko modu estandarra eta ia bakarra bagenuen ere (autodidaktak txoro bakan batzuk ziren ia), azkenaldiontan IKTei esker, eta web 2.0 eta enparauen ikaskuntza kolektibo-kolaboratiboari esker, ikaskuntza formalaren ondoan izugarri hazten ari zaigu ikaskuntza ez-formala (joera honek gorantz egingo duela nabarmen aurreikus liteke, gainera).
Honen adibide gisa, lehengoan nire lankide batek ingelesa ikasteko erakutsi zidan lan-mahai birtuala daukat gogoan, bertan zituen berak atonduak nahi adina baliabide: hiztegiak,wiki-orriak, podcastak eta nik dakit ba!
Argi daukat belaunaldi berriek(jatorriz digitalak direnak) honantz joko dutela, ikaskuntza informal pertsonalizatu, transbertsal eta helburu zehatzdunera, alegia. Edo behintzat, ikaskuntza hau "rara avis" izatetik ohiko bihurtuko zaigula irakaskuntza formalarekin uztartuta edo ez.
Konforme, Rappelen lanak egin ditut eta honen aurrean zer?
Bada nire ustetan horretarako baliabiideak dituenak marko europearra kontuan hartzen duten material banku zabalak (Ikasbileko ariketak baino tajutuagoak) elikatu beharko lituzke; bertatik. bai ikas-irakaskuntza
formalak, bai ikaskuntza formalak jan dezaten.
Eta, bide batez, bi ikaskuntza moten arteko zubi eta uztarri izan litezkeen Berbalagun bezalako proiektuei duten garrantzia aitortu eta sustatu.
Bueno Benito, nahiko da gaurkoz. Ikusten duzun moduan , kukuak bezala beste batzuen habietan lardaskatzen hasia naiz. Beno, hori ere garrantzitsua dela uste dut;denok blogari aritu beharrean, beste batzuen blogetan kukuarena egitea ere ez dator txarto zenbaitetan. Ondo segi (baina, batez ere, segi).