24
Ira
2007

Irakaslea izateko probak

Duela egun batzuk mezu hau irakurri nuen erabili.com-en Gurien atalean: Irakasle lan poltsarako hautapen proben egutegia zehaztuta.

Ikasturte hasieran publizitatearekin batera leiv motiv bietako bat, lana. Azpetiko Udal Euskalegiko irakasle lan poltsa osatzeko hautapen probaren iragarkia da berau. 

Ea ondo ulertu dudan:

  • Azpeitiko Udal euskaltegian irakasle postua eskuratzeko 4. hizkuntz eskakizuna behar da. Beste udal euskaltegietan ere bai?
  •  Helduen euskara irakaslea izateko glotodidaktika jakintza frogatu behar da. Zer jakintza? Zein da HEAko irakasle baten gutxieneko profila?
  • Non ikasten da hori guztia? 4. HE eta glotodidaktika.
  • Euskaltegi ez publikoetan dihardugun guztioi eskatuko zaizkigu baldintza horiek? Noiz? Zeintzuk zehazki?
  • Hori guztia frogatzen duenak lana edukiko du, edo lan-poltsa batean geratu beharko du zain?
  • Zer karajo esan nahi du honek guztiak? Proba probatzeko proba da?

Kezkagarria iruditu zait. Ez egin beharreko probengatik. Probak eurak eta probok egiteko moduarengatik baino.

Kasu honetan behin-behineko funtzionari postua betetzeko baldintzak zehaztu nahi direla dirudi. Inoiz definituko ote da HEAko irakaslearen profila? Eta horretarako formazio plana eta baliabideak zehaztuko dira?

Alde batetik, euskaraz jakin eta dagokion unibertsitate agiria daukan edonor izan daiteke euskara irakaslea. Bestetik, halako 4 HEa eta glotodidaktika ezagupena bezalako eskakizun lausoak ditugu.

Azterketitisa gure artera ere helduko ote da?

Hainbeste irakasle ote dago galbahea pasatzen ibiltzeko?

Arrasaten ere

txerra (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Iraila 24 - 18:23-(e)an bidalia.

Arrasaten ere eskatu dute 4. HE. http://www.arrasate-mondragon.org/Udala/Lan_deialdiak/Euskirak

Irakaslea izateko jakin behar dena

Benito-(e)k 2007, Iraila 24 - 23:51-(e)an bidalia.

Eskerrik asko Txerra. Han irakurri dudanagatik hau da Helduen Euskara irakaslea izateko jakin behar dena:

II.- GAI ESPEZIFIKOAK

GLOTODIDAKTIKA GAIAK

1. Hizkuntza irakaskuntza komunikatiboa:

  • Zer da gaitasun komunikatiboa?
  • Formak eta esanahiak harremanetan
  • Jarduera komunikatiboak: motak

2. Lau trebetasunen planteamendu informatiboa:

  • Mintzamena
  • Entzumena
  • Irakurmena
  • Idazmena

3.Testuaren gramatikaren antolamendua:

  • Testuaren definizioa
  • Testuko unitateak
  • Testuen sorkuntza
  • Sortzen diren arazoak

4. Testuen tipologia:

  • Jean Michel Adam eta Jean Beauteren proposamenak

5. Hizkuntza jardun diskurtsibo gisa:

  • Enuntziatutik testura
  • Planteamendu integratzaileak

6. Hizkuntzak irakasteko metodoak:

  • Tradizio psikologikoa
  • Tradizio humanistikoa
  • Bigarren hizkuntzaren eskurapenaren tradizioa

7. Helduen Euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaren oinarriak:

  • Hizkuntza
  • Ikaskuntza
  • Ingurune soziokulturala
  • Metodologia
  • Ebaluazioa

8. Helduen alfabetatzea:

  • Oinarri nagusiak
  • Alfabetatzearen estrategia
  • Alfabetatzearen egoera Euskal Herrian
  • Alfabetatzerako programa

BIBLIOGRAFIA

  • 1. Gaia: Hizkuntza irakaskuntza komunikatiboa. Sarrera bat. William Littewood. Itzulpen Saila 9. HABE.
  • 2. Gaia: Hizkuntzak Irakasteko Metodologia. David Nunan. Itzulpen Saila 37. HABE.
  • 3. Gaia: Arianaren haria. Michel Zock. Itzulpen Saila 31. HABE.
  • 4. Gaia: “Testu-motak”. Jean Michel Adam. Hizpide 37 (62-72 orr) HABE. “Tipologia bat egin nahian”. Jean Beaute. Hizpide 37 (73-77 orr).
  • 5. Gaia: Hizkuntzaren zientziak: irakaskuntzarako desafioa? J.P. Bronckart. Itzulpen saila 33. HABE
  • 6. Gaia: Hizkuntzak Irakasteko Metodologia. David Nunan. Itzulpen Saila 37. HABE.
  • 7. Gaia: Helduen Euskalduntzearen oinarrizko kurrikulua (behin-behinekoa) HABE. “Kurrikulua, mamu berri hori”. Luis Mª Txabarri. Hizpide 38 (33-52 orr). HABE.
  • 8. Gaia: Helduen alfabetatzerako programazioa. Hezkuntza

 Eta hau irakasleak egin behar duena, lanak edo betebeharrak:

4. Egitekoak

  • Euskarazko eskolak prestatu eta eman Udal Euskaltegian.
  • Eskolak prestatu eta eman: dokumentazioa bilatu,
  • material didaktikoa prestatu, lanak zuzendu, beste
  • irakasle batzuekin koordinatu…
  • Ikasturte hasieran mailaketa probak prestatu eta
  • zuzendu, diagnosiak egin eta txostenak egin.
  • Planifikatu eman beharreko materiaren ikasturtea..
  • Prestatu, egin eta zuzendu ahozko probak.
  • Joan ebaluazio bileretara eta horien txostenak egin, eta horien berri eman ikasleei.
  • Bilerak egi arduradunekin, ikasleen eboluzioaz informatzeko.
  • Erakunde ofizialetatik datozen ikasleen jarraipena egin eta txostenak egin horiei buruz.
  • Barnetegiak antolatu.
  • Eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartu.
  • Beste irakasle batzuen ordezkapenak egin.
  • Klaustroaren bileretan parte hartu.
  • Eskola materiala antolatu eta eguneratu.

Eta, oro har, bere kategorian haren arduradun hierarkikoak eskatzen dizkion egiteko guztiak. (sic)

Ni neu penko totala. 

Gaitegia ez da, hala ere,

alex (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Iraila 25 - 19:40-(e)an bidalia.

Gaitegia ez da, hala ere, harrigarriena. Probak ikusten badituzue bada zertaz harritu: sei proba eta merituen lehiaketa... ez da marka makala!

Hona puntuazioak:

Administrazioaren funtzionamendua ezagutzea: %10
Euskara idatzian trebea izatea: %30 (4 HE izateaz gain)
Glotodidaktikaren ezagutza teorikoa: %20
Irakasteko gaitasuna demostratzea: %15
Euskaraz ahoz trebea izatea: %5 (4 HE izateaz gain)
Nortasuna eta prestutasuna aldetik egokia izatea (elkarrizketa): %15
Esperientzia izatea (baina soilik Administrazioan): %5

Animo!

Udal euskaltegietan 4.a

Leire N (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Iraila 25 - 16:59-(e)an bidalia.

Udal euskaltegietan 4.a aspaldian eskatzen da. Kontratatutako guztiok izan behar dugu. Hori bai, lan-poltsan ez bada 4.dunik gelditzen, EGAdunei deituko diete. HABEk oran lau bat urte (edo gehiago) jarri zuen indarrean aurau hau.
Glotadidaktikako azterketak ere egiten dira hainbat lan-poltsetarako. Bertan egon ahal izateko, horretarako bakarrik. Beste batzuetan, ordea, Curriculumarekin nahikoa da.
Gero gure lana benetako lana ez dela esango digute. Ja!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia