15
Eka
2008

Ikasleen jaia Axularrekin

Ostegun honetan, ekainak 19, Bilboko Elkarlan euskaltegiek ikasleen jaia antolatu dute ikasturteari agurra emateko. Iaz bezala ikasleei errekonozimendua emateko jaia egingo diete, eta horrekin batera ekitaldi literario berezia ere atondu digute: Axularren Gero-ren irakurraldi etengabea.

Goizeko 8etatik arrastiko 8ak arte, Arriaga antzokiaren aurrean gure literaturan klasikoen artean klasiko izendatuta daukagun liburua entzuteko parada edukiko dugu Bilbon beraz.

Geuk ere egingo diogu ekarpentxoa ekimenari. Ustekabeko etenaldiren bat balego-edo, hutsune horiek betetzen eta luzamenduetan ez ibiltzen lagundu dezakeen zerbait. (Ahozko azterketetan ez erabili gero! Wink).

 


powered by ODEO

Ekimen eztabaidatua

Aitor (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Ekaina 16 - 12:51-(e)an bidalia.

Oso polita iruditzen zait ekimen hau, baina batzuk ez dira iritzi berekoak, nonbait. Bestela ikus ezazuen hemen eta hemen.

Ez dakit xaxatzeko edo ziria sartzeko idatzu zuen Ur Apalategik idatzitakoa.

Nik neuk, bestela, gustura ikusiko nuke, lan arazorik izan ezean, Karrajuaren ekarpena Arriaga Plazan. Eskerrak ez den kantatzekoa!

Eztabaida

Benito-(e)k 2008, Ekaina 16 - 16:28-(e)an bidalia.

Neuk ere irakurri nuen eztabaida. Egia esanda gaur irten den mezu hau aspaldian neukan programatuta gaur agertzeko eta eztabaida ondoren izan da.

Dena dela, zuk esan duzun modura, ekimena bera polita bada, eta kritikak kritika, egin arte behintzat itxaron beharko da, zer ematen duen ikusteko sikieran.

Ea zortea dagoen eguraldiarekin. 

Eztabaida eta guzti, han izango naiz

ainhoa (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Ekaina 17 - 01:18-(e)an bidalia.

Duela hilabete inguru irakurle izateko gonbitea jaso nuenean (EHUko irakasle guztiok jasotakoa), egia esan ez nuen gehiegi pentsatu: nire prestutasuna erakutsi nien antolatzaileei eta bertan izango naiz ostegun eguerdian nire pasartetxoa irakurtzen (ozenki irakurtzea oso gustuko ez badut ere).

Ez nuen gehiegi pentsatu, On Kixoterekin egiten denaren usaina hartu nion, jakina, baina polita iruditu zitzaidan irakurraldiaren ideia, hainbeste pertsona bata bestearen atzean euskarazko liburu bat irakurtzen. "Hamaika pauso" irakurtzera ere joango nintzateke -datorren urtean akaso?-, ez naiz klasikozalea ere.

Eztabaidak eztabaida, ederki ari dira nekatzen antolatzaileak ikasleei merezi duten errekonozimendua adierazi ahal izateko. Baina, alajaina, ze kritika mamitsuak egiten diren herri honetan, ze maila!

Informazio zehatza

Benito-(e)k 2008, Ekaina 17 - 13:37-(e)an bidalia.

Bilbo Zaharra euskaltegikoek ekimenaren informazioa eta materialak jarri dizkigute eskura hemen.

Klasikoak

Josu (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Ekaina 19 - 14:18-(e)an bidalia.

Ba, zer nahi duzue esatea, lagunok, nik uste dut, gustuak gorabehera, nolabait "klasiko"tzat jo daitekeen liburua aukeratu beharko litzatekeela. "Guero" izan behar den, "Linguae Vasconum Primitiae" edo beste bat, ba, eztabaidatu liteke. Baina hemen bakoitza hasten bada:

-Nik "Hamaika pauso"
-Ba, nik "Etiopia"
-Nik, "Lur bat haratago"

Horrela hasiz gero, lagunok, uste dut ez legokeela ados jartzerik. Ez gara makalak euskaldunok zerbaitetan ados jartzeko orduan...

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia