15
Eka
2007

Hauxe da despedidea

Despedidako sasoian gaude, eskolak amaitzeko astebete inguru, eta ohiko erritua egin diren euskaltegi eta ikasleen jaiak loratuko dira han eta hemen, askori HABEren azterketek umorea hainbestearino garraztu ez badiete behintzat.

Lagin modura Bilboko Elkarlan euskaltegiek (Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti, J.M. Zabala) datorren ostegunean, ekainak 21, Bilbon antolatu dutena, eta, bide batez, Elkarlan euskaltegiok atondu duten blogaren berri. Hemen daukazue gonbidapena.

Jai interesgarria dirudi, bertaratzen diren ikasleei gaitasun-agiria emango ei zaie. Doan gainera..

Igual han eta beste jai guztietan askok seguruenik estimatuko lukete azterketa ez gainditzeagatik, galduko duten diru-laguntza konpentsatzearren-edo, trago edo pintxo pare bat ere doan ematea.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia