30
Eka
2007

Gustura ikasi

Aurreko mezuan aipatu dugun J. Cabelloren gomendio bati jarraituta Steve Kaufmann-en beste artikulu honekin egin dugu topo: Let's do language learning differently.

Hausnarketa interesgarria hizkuntza ikasteaz eta haren motibazioaz. Aipu honekin hasten da:

Jill told me that in school, French is the most hated subject here. People see no use in learning all the rules of French grammar, and doing whatever else they are forced to do in French class. I must say that I did not really learn French until I started to like it.

(Jill-ek esan zidan hemen (Vancouver) eskolan frantsesa dela gehien gorrotatzen den gaia. Jendeak ez du ikusten frantsesaren gramatikaren arauak ikastearen beharrik, ezta frantses-klasean egin behar duen beste edozerena ere. Esan behar izan nuen nik neuk ere ez nuela frantsesa benetan ikasi frantsesa gustatzen hasi zitzaidan arte.)

Hizkuntzaz gozatzearen beharra azpimarratzen du, eta horretarako ikastea nahi den hizkuntza entzutea, irakurtzea eta ezagutzearen balioaz dihardu. Hausnarketa "harrigarri" honekin amaitzeko:

We also need to get away from the emphasis on communicating or speaking the language. It is not practical in many stations to expect to speak the language you are learning.

(Hizkuntza erabiltzeko eta hitz egiteko enfasitik ihes egin behar dugu era berean. Askotan ez da praktikoa izaten ikasten ari zaren hizkuntza hitz egingo duzula espero izatea.)

Gurea ez bezalako testuinguru soziolinguistikoan kokatutako hausnarketa da duda barik, hala ere, gogoeta batzuk ekarri daitezke hemendik:

  • Hizkuntza jakitea= hitz egitea? Soilik?
  • Euskara "gustatzeko" egiten dugunak balio du? Hau da, gustatzea lortzen dugu?
  • Euskaraz esan-idazten dena era atseginean hurbiltzen-lantzen dugu? Eta euskara bera? Nola aurkezten dugu?

Lehenengo batean agiriren bat edo lan-kontuak medio ikasten ari direnekin gogoratu naiz. Gero, "zergatik ikasten duzu?" galderari "gustatzen zait" batekin erantzuten dutenekin. Azkenik, hitz egin bai, baina ulertzeko arazoak dauzkaten maila aurreratuetako ikasleak etorri zaizkit gogora.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia