17
Api
2008

Euskaltegien balorazioa

Titulazioen dekretuak zer esana ekarri digu asteon, duda barik. Atzo euskaltegi pribatu-homologatuetako ordezkariek prentsaurrekoan azaldu zuten euren iritzia. Positiboa oro har.

AEK eta IKAren webguneetan daukagu adierazpenaren testua. Sareko Argiaren bidez hedabideetako errenferentziak aurkitu ditzakezue.

Aipamen batzuk:

Euskaltegi pribatu homologatuon iritziz, ikasleek euskaltegian bertan lortu dezaketen eta Europa osoko titulazioekin bateragarria izango den euskara titulu ofizialak eskaintzeak euskal hiritar askoren jarrera ezkorrean eragingo du. Erabaki honek euskara ikastea erraztuko du eta, ondorioz, jendea euskarara hurbiltzea. Hori dela-eta, erabileran ere igartzea espero dugu.

Izan ere, gure helburua ez da jendea tituluak lortzera bultzatzea, ez hori bakarrik behintzat. Euskaltegiok euskararen erabilera bultzatu nahi dugu, argi eta garbi. Xedea ez da azterketak egitea edota ikasleak tituluak lortzen trebatzea. Ez dugu nahi euskara azterketekin identifikatzea, hainbeste titulu eta azterketa egin beharrarekin, orain arte gertatu den bezala.

Baina hemendik aurrerako bidea errazagoa izango delakoan gaude, ikasleentzat nahikoa izango delako euskaltegian maila bat eskuratzea titulu baten jabe izateko, beste ezer egiaztatzen ibili beharrik gabe.

Beraz, herritarrek eguneroko bizimoduan euskara gustura eta eroso erabili dezaten urrats garrantzitsu bat da eta euskararen onurarako izatea espero dugu.

Igual belarriondokoren bat irabaziko dut, baina -neure iritzia honetatik asko aldendu barik ere- hemengo baieztapen batzuk: "...bidea errazagoa izango delakoan...", "euskara gustura eta eroso erabili..." Ez dakit ba. Tira!

Edozelan ere, ezin dugu ahaztu honek guztiak erronka dakarkigula berekin.

Belarondokoak belarrondoko,

Txelis (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Apirila 18 - 20:22-(e)an bidalia.

Belarondokoak belarrondoko, neuk ere ez dakit Benito. Ez dakit.

Emozioa

Benito-(e)k 2008, Apirila 21 - 03:12-(e)an bidalia.

Albiste ona izan, bada. Orain arteko tituluen anabasan ordena apur bat ipintzea sikieran. Bide batez, ikas-prozesuan zehar mugarri gehiago ezartzea eta haiei onarpen publikoa ematea ere ez da gutxi.

Orain, horrekin jendeak euskara erosoago eta gusturago ikaskiko duena, hori ez dut uste tituluen menpe dagoenik. Akaso, irakasleontzat norabidea finkatzen laguntzeko erreferentzia izan daiteke, akaso ikaslearentzat helburuak finkatzeko markoa... Baina arriskuak eta erronkak ere badaude: azterketari begira jardun behar izatea, ebaluazioan sakontzea, programa funtzionalagoen beharra...

Suposatzen dut hori guztia denok daukagula gogoan. Batzuetan albiste onekin emozioak gainditu egiten gaitu.

Oraindik ez dut belarriondokorik edo kokotekorik hartu. Pentatu behar dut ez dudala hainbesteko astakeriarik bota.

Ai! 

Ona da, bai horixe!

aitor (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Apirila 21 - 10:33-(e)an bidalia.

Nik neurearekin jarraitzen dut. Ona da, zalantzarik gabe. Zenbateraino ona? Hori ez dago jakiterik. Edonola ere, berriaren ontasuna (eta ondasuna) ez nuke tituluetara mugatuko (baina horrexegatik ere badela uste dut) Beste alde bat erantsi nahi nioke: orain arte herritar askorengan euskara gaindiezintzat (edo gaindizailtzat) ikusteak edo sentitzeak eragindako amorrua, moskeoa... baretzeko bidean egon litekeela uste dut. Behin tituluaren traba eta trauma gaindituta, beste ikuspegi batetik hel liezaioke euskarari. Baina hau, hipotesia da. Zuzenean egongo ahal naiz! Datozen urteek argituko dute kontua.

Eta alderantziz bada?

otto-(e)k 2008, Apirila 21 - 15:50-(e)an bidalia.

Argi dago Benitok ez lukeela aspiragailu askorik salduko, etxez etxe ibiliko balitz.

Eta Aitorrek dioenaren harira, ez al zaigu kontrakoa gertatuko? Hau da, ez al da gertatuko herritarrari, hizkuntzaren presioa desagertu, edo behintzat, malgutu egiten denean, euskararen beharra arindu egingo zaiola?

Presiopean egoteak kontrako jarrerak bultzatzen ditu, baina presiorik ez balego...

Dena dago ikuskizun

Aitor (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Apirila 23 - 10:49-(e)an bidalia.

Aupa Otto!
Aurreko mezuan nioenez, hipotesi bata da bertan planteatzen dudana. Dena den, badakigu orain artekoak eman duena: moskeo asko, haserre handia, euskaratik urrundu.. hau guztia hiritar askorengan. Ikus dezagun aurrerantzean zer gertatzen den. Gaua bat (ia) seguru daukat: okerrerako ez da izango

epala, Niri iruditzen zait

arkaitz zarraga (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Apirila 25 - 11:25-(e)an bidalia.

epala,

Niri iruditzen zait EEMBren filosofia barik, tituluen izendapena baino ez dutela erabili. Argi dago zenbait gauza hobetuko direla, neuk ere argi utzi dut nire ustez hainbeste azterketa egoteak oso jarrera txarrak eragiten dituela, baina... azterketa gutxiago egongo dira ala orain guztietara joateko bidea zabalduko da? programatzioetan igarriko da? ebaluazio sistema sakonki aldatuko dute? ikasle bakoitzaren premiak eta etorkizunean izango dituen komunikazio egoeren aurrean estrategikoki aritzeko bideak landuko dira? Uste dut azaleko erabakia dela. Harritzen nau euskaltegiek zein azkar eman dioten ongi etorria neurriari, bestelako hausnarketa sakonagorik egin gabe esan nahi dut. Por tzierto, zenbat denbora da ez zaretela Eudkalduntze Alfabetatzeari buruzko edo sektore horretatik sortutako jardunaldi, mintegi edo taolerren batera joan? euskaltegi bakoitzak edo sare bakoitzak antolatzen dituenez gain esan nahi dut. Aurrekoan Ikastolek antolatutako jardunaldi pedagogikoetan esan zutenez, irakaskuntza sistema berrirako urratsa emateko (gaitasunetan edo atazak konpontzean oinarritutako irakaskutnzarakoa) 10 urte behar direla esan zuten, irakasleen egokitzapenean batez ere!!

Arkaitz

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia