06
Eka
2006

Egun bat

Ez dakit honen berri noraino ailegatu den. Karrajuaren bidez zabaltzen saiatu naiz behinik behin. AEKn ibilita AEK egunak urteko gehienak dira, ospakizun eguna bakarra, antolaketa lanek ospatzeko modua ematen badigute behintzat.

Karrajuan gora eta behera nabilenetik gutxitan aipatu dut lan egiten dudan erakundea. Politikoki zuzena izan edo neutralitate ikutua ematearren seguruenik. Eta, egia esanda, AEKri buruz berba egiten hasteko besteko neutralitatea eta bustitzeko gogoa falta zait.

Aukera ona izan liteke AEK Eguna AEK eta AEKideen goraipamen loratua egiteko. Halako une emozioanala probokatzeko eta berba handiak plazaratzeko. Jakina, ez da egokiera ona inondik ere AEKri egurra emateko, are gutxiago komunikazio arduradunarengandik bost metrora eta koordinatzaile nagusiaren gaineko pisuan lan eginda. Eta bateko nahiz besteko kontatzen jarriz gero ere, ez nuke jakingo ez nondik hasi, ez noiz amaitu.

AEKeguna Txorierriko herri batera ekarri eta bertako euskaltzaleen, erakundeen eta euskara elkarteen kolaborazioa inoizko handienetarikoa izan den honetan, AEKz berba egiteko Derioko Tximintx elkartekoek euren blogean artikulu paren baten kontatutakoa nahikoa eta sufiziente begitandu zait AEK zer den, zer ez den, zertan dabilen eta nondik datorren azaltzeko, neuk kontatu nezakeena baino gehiago. Hona artikuluok.

Ez dakit horrekin AEKri buruzko ideia egin duzuen. Bestela, zapatuan Larrabetzun ideia egiteko ez dakit, baina egun bat pasatzeko modua behintzat edukiko duzue. Nahi baduzue gainera [AEK] egunaren izenean AEK jartzen duen lekuan zuen euskaltegiaren izena ere jarri dezakezue, edo euskaltegiaren eguna beste barik (ikastolak, eskola publikoak eta horiek guztiek euren egunak ospatu eta geuk ez daukagu eskubiderik, ala?). Ni neu behintzat ez naiz haserretuko.

Eta Larrabetzura ez bazoazte, hemen daukazue AEK Egunerako prestatu den materiala, klaserako balio badizue txakolin batekin ospatuko dut zapatuan, eta badakit nork ordainduko didan gainera.


aek tagged map - Tagzania
AEK

Ondo pasa!

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Ekaina 7 - 09:26-(e)an bidalia.

Ideia ona unitate didaktikoarena. Politto eginda dago, gainera. Baten batek merezi du bai txakolina ordaintzea. Ondo pasa!

bi orduan

Benito-(e)k 2006, Ekaina 7 - 23:16-(e)an bidalia.

Esan duzunarekin bat barik, txakolin bi ordaindu beharko dit.

Kronika

Benito-(e)k 2006, Ekaina 12 - 19:06-(e)an bidalia.

Hemen AEK-koek egin duten kronika. Ni beroaren beroaz alfertuta nago totalmentean, ez daukat idazteko ez gasolinarik ez umorerik,... Gerizpean caipirinha batekin bai gustura!

.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia