Dardoa jaurti digute

Benito(e)k bidalita 2009, otsaila 3 - 19:00(e)an.

Bai, ba! Galizatik egin du bide luze guztia gainera. Txerrak jaso, eta ematen ei diogun ikararen ikarazWink gugana jaurti du. Dardoen kontu hau interneten katean ematen den saria da, blogari batek beste batzuei ematen die, eta hauek beste hainbati banatu behar dizkie. Bai, sari "piramidala" edo.

Txerrari Galiziatik honako mezua heldu zaio:

«Com o Prémio Dardos reconhecem-se os valores que cada blogger, emprega ao transmitir os mesmos por culturais, éticos, literários, pessoais, etc., que, em suma, demonstram sua criatividade através do pensamento vivo que está e permanece intacto entre suas letras, entre suas palavras. Esses selos foram criados com a intenção de promover a confraternização entre os bloggers, uma forma de demonstrar carinho e reconhecimento por um trabalho que agregue valor à Web.

Este Prémio obedece a algumas regras:
1) Exibir a imagem do selo;
2) Linkar o blog pelo qual se recebeu a indicação;
3) Escolher outros blogs a quem entregar o Prémio Dardos.»

Txerrak, alfertuta edo, itzultzeko enbaxada utzi digu, ez da erraza gero!:

Dardo sariarekin blogariak transmititzen dituen balore kultural, etiko, literario, pertsonalak-eta saritzen dira. Sormenaren erakusgarri dira balore hauek, haren letretan eta hitzetan dabilen pentsamendu biziaren fruitu. Sariok blogarien arteko adiskidetasuna sustatzeko asmoarekin sortu ziren, adiskidetasun hori  eta Web-ari balioa eransten duen lana aitortzearren.

Sariak arau hauek ditu:

  1. Sariaren irudia erakustea.
  2. Saria eman digun blogari lotura jartzea.
  3. Dardo  Saria emateko beste blog batzuk aukeratzea-

 

Hau guztia irakurrita gauza espektakularra egin dugula pentsatzen hasi naiz, berbak ez dira txakur txiki batekoak, ez horixe! Txerrari eskerrak emateko motibo gehiago.

Eta beste batzuei bidali behar zaiela, dardoak dozenaka botako nituzke, baina aprobetxatuko dut aukera hau Karrajuaren inspiratzaile nagusiekin akordatzeko (sasoia izan da eta!). Horra dardoak:

  1. IKTeroak. Saltsa moderno hauek guztiak sarera zabaldu eta ekin eta ekin ibiltzeagatik. "Gurean ere halako bat behar dugu" pentsarazteagatik.
  2. Filoblogia. Hizkuntza-kontuak eta norberaren lanak eta ardurak blogosferara ekartzeko adibidea, ideia, inbidia, gogoa eta umorea emateagatik.

Dardo gehiago dauzkat jaurtitzeko, baten batek nahi badu eskatu dezala. Baina, kontuz! Punteria txarra daukat eta.

Etiketak: | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Ba bai, beldurra ematen didan Karrajuari dardoa bota eta bete-betean asmatu dut. Eta, zelan ez, eskerrik asko Benito itzulpenagaitik, nirera ekarri dut.

txerra (ez da egiaztatu) | 2009, otsaila 3 - 19:34 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak