27
Api
2007

Burbuilaren estrategiak

Jarraitzen dut ELEren inguruko blogosferako kontuekin. Gaur ELE 2.0 Enseñando Español blogean burbuila inmobiliarioa dela eta ez dela klaseetan ere igartzen hasi direla, Las burbujitas inmobiliarias en clase de español mezua idatzi dute, irakurtzen hasi eta aipu honekin geratu naiz pentsatzen:

Así, no han sido raros los casos en los que nos han solicitado clases privadas para estudiantes que querían comprarse o reformar una casa en la zona y necesitaban manejar unas estrategias muy específicas (contratos, notaría, impuestos, permisos, presupuestos). Ahora con los rumores de "reajuste" o simple hundimiento del mercado, habrá que ir planeando programaciones que cubran necesidades opuestas (no de compra, sino de venta).

Grazia egiten digu inor euskaltegira etxea saltzeko edo erosteko entrenatzen etorriko dela pentsatzeak, ezta? Eta ez da tristea horrek barregura emateak? Eta ez diot etxebizitzarekin daukagun arazo tristeagatik, ez.

Gertatu zitzaidan bat gogoratu dut.

Behin udaletxera etxeko eskriturak eroan behar izan nituen hango agiriren bat jasotzeko, euskaraz dauzkat eginda, eta hango bulegoan mutil bat egon zen paperak arakatzen. Nire eskriturak ikusi, eta, ez, ez zuen aurpegi txarrik ipini, alderantziz, begiak zabaldu, niri begira, eta "Euskaraz daude!" bota zuen aho zabalik, pozarren, eta segidan berbetan hasi zitzaidan 3.-4. urratseko euskaran begiak ñir-ñir...

Hantxe eduki ninduen (eta ilaran atzetik neuzkan guztiak) apur baten. Gure euskaltegiko ikaslea izan zela jakin nuen, ikasten ibili zela baina orduan utzita zeukala, zaila zela,.. eskriturei begia kendu barik. Euskaltegitik aparte bizia dagoela konturatu izan balitz eta Mari jainkosa ikusteak edo Veleiako idazkunak aurkitzeak baino ilusio handiagoa egin zion etxeko eskritura batzuk euskaraz eginda esku artean edukitzeak.

Urrutiak eta biok seguruenik egundo pentsatuko ez genuen poztasuna ekarri genuen Bilboko udal-bulego tristera. Higiezinen munduko dokumentu mardul-triste batekin.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia