16
Api
2007

Bideokonferentzia

Euskara ikasten, bideokonferentzia erabilita [Sustatu] Joxe Arantzabalek HUHEZIk garatu duen esperientziaren berri eman digu. Bruselan lanean dabiltzan funtzionari bik euskara eskolak urrunetik hartu dituzte, emaitzen aldetik ikasleak nahiz irakaslea pozik daudela diote. Horretarako teknologiak eskaintzen dituen baliabideak erabili dira, berri-berriak ez direnak: Skype (internet bidezko telefonia) eta hartarako multimedia ekipoa: webcam-a, aurikularrak eta mikrofonoa. Ez dut uste lehenengo aldia dela gurean horrelakoak erabili direna, HABEk Argentinan daraman programan saioren bat egon dela uste dut, Andonik ere urruneko irakasleren batekin erabili du Skype oker ez banago.

Esan bezala, ez dira gauza berriak eta hor ditugu aspaldian. Web2.0az (eta orain web2.1az ere bai) gabiltza han eta hemen berbaz, baina sarritan lehenagoko aukerei ere kostatzen zaigu etekina ateratzea: VoIP telefonia, P2P sareak, Divx eta mp3 multimedia formatoak, ...eta askotan DVD edo CDari berari ere bai.

Aupa Karraju, Ba bai,

Josu (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Apirila 20 - 14:26-(e)an bidalia.

Aupa Karraju,

Ba bai, bagabiltza horretan ere Galdakako Udal Euskaltegian. Egia esan, beste tresna bat baino ez da Skype edo messengerraren bitartez eginiko bideosolasa, baina aukera izugarriak ditu, hala nola Asturies zein Brusselako ikasle batekin aritzea berton egongo balitz lez. Alde bi ditu -gitxienez- asunto honek: Batetik esan dudan bezala, beste tresna bat besterik ez da eta ez gintuzke itsutu behar, baina bestetik geureganatu beharko genuke bideoa, DVDa, eta mp3a geure egin ditugun bezala. Eta orain galdera: Geure lankide guztiek bereganatu dituzte DVDa eta mp3a? Eta bideoa?
Erronka, teknofoboak limurtzea izan daiteke agian. Komentzituko ote ditugu?

Segi Karrajuan jo ta su!

mp3a

Benito-(e)k 2007, Apirila 20 - 20:32-(e)an bidalia.

Ez dut azterketa seriorik egin, baina esango nuke mp3 hitzaren aipamenak aztoramendua eta noraezaren sentsazioa sortzen duela lankideen %60gan.
Kasetearekin dabilenik ere badago oraindino.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia