0708 kanpaina, adituen iritzia

Benito(e)k bidalita 2007, iraila 18 - 12:15(e)an.

Taller d3 blogean iruzkina egin du Sergio Monge komunikazioan adituak AEK eta Elkarlanen kartelen gainean.

El primero es un rollo conceptual que a ver si me lo explica alguien porque así, sin más, me ha dejado bastante frío. El segundo es un mero ejercicio de diseño gráfico. Ni posicionamiento ni idea publicitaria. Sólo publiarte.

Administrazioaren kanpainaz ere bota du iritzia.

Las campañas publicitarias de la administración en pro del Euskera son pésimas. No porque cada una sea especialmente mala en sí sino porque no hay estrategia, ni posicionamiento, ni nada de nada. Sólo una agencia diferente (espero) ganando el concurso de marras cada año

Kritikoa izan da hiru kasuetan. Estrategia eta posizionamendu falta azpimarratu du bereziki. Neuri behintzat zer pentsatua eman dit.

Bestalde, bloga eskaini du euskaltegiei sarean zabalkundea emateko, berton nahi duten euskaltegiek esteka ipinita.

Si, como es probable, este artículo adquiere un puesto alto en Google por la búsqueda “aprender euskera”, cualquier centro de enseñanza de euskera que lo solicite obtendrá un vínculo desde esta página. El vínculo probablemente ayudará a mejorar la posición de su web en los buscadores. Simplemente, dejad un comentario con el nombre del centro, su población y su dirección web o enviadme un mail a la dirección monge.sergio [arroba] gmail.com.

Ados egon nahiz egon ez, interesgarria eta estimagarria da beti adituen iritzia, eta laguntza, jakina.

Eguneraketa: Hemen daukazue AEKren spot-a. Ea horrela kontzeptua hobeto deszifratzen den.

Eta hemen berbaz (gaztelaniaz):

Spot gehiago dabiltza telebistan. Nik gaur Bai&By eta Aurten Baienak ikusi ditut behinik behin. Baten batek grabatu eta Euskaltube edo Youtubera igotzen baditu komentatzeko kantxa emango dugu.

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Nik ere komentatu nahi nuen kanpainarena. Administrazioarena beti bezain hotza. Niri ez dit ezer adierazten. Elkarlanena hitz batean: patetikoa. Zer eta Bilbon euskaraz? Baina hauek zer hamarkadatan bizi dira? Planeta honetan? Gainera, kartela bi koloretan. Sergiok publiarte aipatu du. Publi bai, baina arte gutxi. Hori berori nik egin ahal dut etxean 20 minututan.

Eta AEKrena. Niri gustatu zait, sano. Baina egia da coach kontzeptua agian ez dagoela uste bezain hedatua. Dena den, mezu positiboa da, bakoitzak ditugun gaitasunak garatzeko gonbita eginez. Gustatu zait, baian agian gehiago esplikatu beharko lirateke zertan datzan kontua.

txerra (ez da egiaztatu) | 2007, iraila 18 - 15:56 | erantzun honi

Iritzi gehiago sortu dira hor zehar AEKren kanpainaren gainean (baita euskara, publizitatea, mezu eta diskurtsoen gainean ere). Interesgarria

Ikermm (ez da egiaztatu) | 2007, iraila 21 - 19:09 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak