WEB 2.0 ikastaroaren ondoren

andoni(e)k bidalita 2006, azaroa 5 - 21:05(e)an.

Uste dut, azkenean zerbait ulertzen hasi naizela ditxosozko WEB 2.0 horren inguruan. UEUk Eibarren antolatutako gai horren inguruko ikastaroari eman behar eskerrak. Ikastaroa oso interesgarria gertatu da, alde batetik emailea Gorka Julio oso aproposa delako, bai ikastaroa dinamizatzerakoan zein edukiak azaltzerakoan eta, bestetik, bertan jasotakoak asko eta gainera onak izan direlako.

Bost egunetako ikastaroan asko aritu gara Blogen eta haiek lantzeko tresnen inguruan, bide batez haien erabilpen posibleak zein ematen dizkiguten aukerak ezagutuz. Azkenean, uste dut ulertu dudala "jarioaren" kontua eta behingoagatik zentzua hartu dutela "sindikazio" eta antzeko terminoek. Wikien inguruan ere aritu ginen eta sekulako aukerak ematen dituen bidea da, orain arte saiakera trakets batzuk eginagatik ere kontu asko ez nituela kontuan hartzen uste dut. Azkenik, hainbat tresna erabilgarri ezagutu genuen; hori izen dantza! Technorati, Del.icio.us, etab....

Gauza asko eta denbora gutxi. Ikastaroaren interesgarritasunaren bi seinale:
1- Saio bakoitza hain laburra gertatzea. Hiru ordutako saioak ziren.
2- Saioa amaitutakoan buruan geratutako ideia zurrunbiloa. Informazio asko jaso izanaren seinale.

Dena dela eta hoberena, idatzi honen hasieran azaldu bezala, aste bete igaro ondoren, dantzan zebiltzan ideia guzti horiek halako zentzu globala hartu dutela elkarren ondoan jartzerakoan, eta horrela hasi naizela ulertzen zer den WEB 2.0 hori; sekulako interesa duten baliabide eta tresna jakin batzuk baino , gehienbat, tresna horiek ahalbidetzen duten jarrera aldaketa bezala irudikatzen dut gaur egun (badakit ez dudala ezer deskubritu, niretzat basamortuan saia topatzea bezalakoa izan da), baina, niri ideiak ordenatzeko eta, batik bat, hezkuntza praktikarekin uztartzeko beharrezkoa den ikuspegi orokorrago eta osatuagoa antzematen laguntzen dit.

Ideiak asentatzen doazen moduan, proba txikiak egiten hasi beharko, horretarako irrikitan bainago, eta ikusiko dugu zer ematen duten, denbora eta pazientzia, eta besteekin konpartitu eta kontrastatzea. Horregatik, blog hau erabili nahi dut esperientziak azaldu eta haien inguruan aritzeko. Asmoak asmo, ikusiko dugu noraino iritsiko garen.

Etiketak: | |
andoni (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Arrazoia Andoni, web2.0 hau interneteko teknotxalao batzuen kontua baino gehiago dela dirudi. Andoainen lehengo egunean horrelako ondorioetara heldu zirela uste dut. Beharbada, zuk apuntazen duzun bidea da jorratu beharrekoa, norberaren kolkotik gauzak aterata plazara ekartzea denon artean egosteko.

Benito | 2006, azaroa 6 - 23:27 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak