27
Mar
2006

Idazlana adibidea II

Ikasle batek idatzitako testu bat dugu hau:

Ni txikitan Alemanian bizi nintzen, nire gurasoak han lan egiten zutelako. Hau oso ona zen niretzat, nik alemanera libururik gabe ikasi nuelako, Nik alemanera ikasi nuen jolasten eta hitz egiten.

Alemanian eskolara joaten nintzen matematikak eta beste gauza batzuk ikasteko eta astero bi aldiz beste eskola batera joaten nintzen espainiera ikasteko.

Nik etxean nire gurasoekin eta anai-arrebekin espainieraz hitz egiten nuen eta kalean, eskolan eta nire lagunekin alemaneraz (hitz) egiten  nuen.

Udan normalean Agurainera etortzen ginen oporrak pasatzeko eta gure familia bisitatzeko.

Batzutan hondartzara joaten ginen itsasoa ikustera eta bainua hartzera.

Rafa

 

Azalpentxua

Karrajua-(e)k 2006, Martxoa 28 - 11:45-(e)an bidalia.

Hau ikasle batek idatzitako testua da.

  • Hemen ikasleak idatzitako bertsioa
  • Hemen bertsio zuzendua. (Oraindik ez dut lortu berrikuspenak edonork ikusi ahal izatea)

Diff fitxan sakatuz gero zuzenketak ikusiko dira.

Oso sinplea ikusten denez. Lehenengo salto baten zuzenketa sinpleenak baino ez ditut egin: errore gramatikal eta lexikoak. Bigarren zuzenketan testua bermoldatzen saiatuko naiz. 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia