Buruxkak: liburutegi digitala
Buruxkak liburutegi digitala aurkeztu du aste honetan Udako Euskal Unibertsitateak (UEU). Berton erakundeak azkenengo urteotan bide batetik edo bestetik argitaratutakoak dauzkagu pdf formatoan jaisteko moduan, arloka eta gaika saillkatuta.
Geure intereserako honako arloak eta gaiak nabarmendu ditzakegu:
- Glotodidaktika gaiaren ingurukoak
- Euskara
- Hizkuntzalaritza eta filologia
- Txerrak Hizkuntzaren soziologia eta beste blogean ohartarazi duenez soziolinguistika atalean gauza interesgarriak daude.
- Itzulpengintza
Oro har arlo guztietako testu ugari topatuko ditugu. Adibidez hauek fitxatu ditut lehenengo batean:
-
Irakurriz ikasi (2. argitalpena): Abel Camacho
-
Euskara helduaroan ikasteko motibazioa: hainbat gogoeta: Josu Perales
-
Menpeko hizkuntzaren bizi-kemena: Nekane Arratibel Insausti, Marijose Azurmendi Ayerbe, Iñaki Garcia Fernandez
Asko gehiago daude, ibili eta deskubritu. Estimagarria benetan UEUren ekimen hau.
Estekak:
Bidali iruzkin berria