filologia

15
Aza
2009

Escuela de Sara

XVII. mendean Lapurdin Axular eta enparauek gorpuztu zuten mugimenduari eman zaion izena hartuta, lagun batzuk dabiltza Interneten euskara eta euskal kulturaren dibulgazio lan interesgarria egiten. "Escuela de Sara" horrek adar batzuk ditu:

Euskal Herrian ohi dugun bezala, ez dute informazio handirik ematen proiektu honen atzetik dauden pertsonez, hau da aurkitu dugun bakarra:

Somos un grupo de gente que trabaja desinteresadamente por dar a conocer nuestra cultura e historia sin caer en milenarismos, falsos mitos, pseudoromanticismo, ni extremismos de ningún tipo. Pretendemos ser una fuente fiable y verificable, en constante cambio y mejora.

Eta zer eduki jarri dizkigute eskura?

Honez gero konturatu zaretenez, gaztelaniazko testuak eta materialak dira nagusi, gaiak hizkuntzalaritza, mitologia, etnografia, literatura... Euskara ikastaro bat ere badugu, aurretik beste batek egindako baten egokitzapena egin dute hain zuzen ere. Oro har, eurek sortu baino testuak eta baliabideak jaso eta ekarri egiten dituztela dirudi.

Edonola ere, asmoa gehien bat euskararen inguruko dibulgazio lana egin eta mito eta topiko batzuk argitzea edo zehaztea dutela dirudi. Momentuz, Menéamen lortu dute oihartzuna.

Sarean ondo banatuta daukagu proiektu hau beraz, eta eduki baliagarri batzuk ere baditugu hor, gehien bat hizkuntzari buruzko dibulgazioari begira. Azken batean hizkuntza ikastearen barruan haren testuinguru kulturalera hurbiltzea gero eta gehiago kontsideratzen da landu beharreko atala. Eta testuinguru horren barruan hizkuntzaren historia eta kulturaren ezaugarriak egonda, testu hauek ez zaizkio txarto etorriko euskara ikasteari ekin dionari.

Sindikatu edukia