Bloga egin nahi dut

Benito(e)k bidalita 2006, iraila 23 - 02:11(e)an.

Garazi-Baigorriko AEK-koek euren bloga atontzeko aholkua eskatu digute. Foroko gai modura plazaratzea interesgarria iruditu zait, arrazoi batzuengatik:

Lehenengo euskaltegiblogek urtebete inguru egin dute eta ikasturte berriari begira balantzea egin eta ondorioak atera dituzte honez gero seguraski. Hemen beraz ondorio horiek hasi nahi dutenei plazaratzeko tokia.

Blogen modak berton dirau. HABEk blogen inguruko ikastaroa antoalatu du eta egingo nuke ikastaro horretako partaide askok bloga sortuko dutela hemendik hilabetera edo arinago. Blogaren nondik-norakoa zehazten hasten denean ideiak eta aholkuak ez datoz batere txarto.

Eta inportanteena, laguntza eskatu digute. Ez gara hain zikuak izango, ezta? 

Beraz, euskaltegiblogari zein blogari-klase guztiari:

Zer aholku emango diegu euskaltegien munduko blogarigaiei? 

Niri boteprontoan hauek okurritu zaizkit:

  • Hasi baino lehen pentsatu ondo bloga zertako nahi duzun. Ez itsutu blogen modarekin edo zelako polita geratzen den ikusita. Gero jaten eman behar zaio eta.
  • Jakin ondo bloga zer den, behar duzuna beste gauza bat izan daiteke eta: webgune klasikoa, ataria, wikia, foroa, txat-a, on-line ikastaroak emateko plataforma, fitxategien karpeta konpartitua,...

Zuen txanda.

Etiketak:
View blog reactions

Erantzunak

Sarean artikulu hau aurkitu dut. Gaztelaniaz dago baina azalpen ona ematen du hasteko.

Karrajua | 2006, iraila 29 - 11:38 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak