25
Api
2006

Autoelikadura

Ricardo Gomezen Filoblogia blog bikainean aipu hau irakurri dut hemen interneteko euskarazko blogak eta albistegiak direla eta:

...nolanahi ere, honezkero nabari zaio mota honetako beste gune orokorrei ere egotzi zaien "arazoa": azken batean, ez dira hain "orokorrak eta aski makurtuta daude teknologia, informatika, internet eta, oro har, ziber-ixa gaietara. Ez diot hori ona ala txarra den; horrelaxe gertatzen dela, besterik ez.

Egunotan neuk ere eduki dudan sentsazioa ere izan da. IKTak, blogak, web 2.0. gora eta behera, eta azken baten forman geratzen ari garen begitanzioa. Eduki nagusia teknologia bera sarritan eta beste arlo batzuetan, hezkuntza, hizkuntza edo gure kasuan bezala euskalduntze-alfabetatzea, software sozialaren aplikazioak autoelikatzeko joera nabarmena.
Duela urte batzuk, gurean teknologia berriak eta informatika gehien bat zabaltzen hasi zenean lankide batek esanekoa etorri zait akordura: "Aurrerapauso metodologiko hauetariko asko atzerapauso metodologiko ez ote diren nago".

teknologia eta blogak

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Apirila 26 - 09:28-(e)an bidalia.

Egia da egun blog gehientsuenak teknologiazaleek idatzitakoak direla, teknologirantz lerratuegi daudela, alegia. Hori horrela,teknologiaz haratago euskararen ikas-irakaskuntzaren inguruko didaktikak kezkatuta gehienbat, bloga idazten hasi naiz. Helburu xumea du blogak, burutik pasatzen zaizkidanak kanporatzea besterik ez du bilatzen, aske eta modu kritikoan hori bai.
Hauxe duzu helbidea:www.plisti-plasta.blogspot.com
Mila esker eskaintzen diguzun guztiagatik,zuri esker azkenaldian karrajua ez da korridore soila, pausalekua baizik.

Plisti-plasta

Karrajua-(e)k 2006, Apirila 26 - 16:09-(e)an bidalia.

Oraintxe ikusi dut zure bloga. Interesgarria benetan, horrelakoak erreibindikatzen nabil aspaldian. Ongi etorri euskaltegiblogen mundura ba! Laster baten blogs&beers egin beharko dugu euskaltegiren baten.

Komentario bat utzi dizut, baina tartetxua hartzen dudanean esan duzunari buelta pare bat emango diot.

Blogen aniztasuna

Eneko Astigarraga (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Apirila 26 - 11:54-(e)an bidalia.

Bai eta ez.

Egia da azken boladan blogetan oso aipatuak izan direla esaten dituzun kontu horiek (teknologia bera, hezkuntza, hizkuntza, edo euskalduntze-alfabetatzea). Eta seguruenez mota horretakoak plazaratzen lehenak izan zirelako, "ezagunenak" direla. Baina nik egunero ikusten ditut gai ezberdinei lotutako blogak sortzen, adibide batzuk:

- Paint Ball: http://www.blogak.com/paintball

- Elizako kontuak: http://www.blogak.com/hemen

- Kultura: http://www.blogak.com/kulturerrota

- Bertsoak: http://www.blogak.com/uzbertsoeskola

- Liburutegiak: http://www.muskiz.com/biblioteca/sindikazioa/index.php

- Dantza: http://www.blogak.com/eskola edo http://www.eibar.org/blogak/oier

- Gidoi kolektiboa: http://www.blogak.com/autoreak

- Antzerkia: http://www.blogak.com/biko

- Agenda 21: http://www.blogak.com/munibe21

- AHT aurka: http://www.blogak.com/goierrikoahtez

- Eroskiren aurka: http://www.blogak.com/eroskiez

eta abar luzea.

Bestalde, Goiena Blog komertzial sorta ederra dute: http://www.goiena.net/merkatua

Beraz, nik uste apurka-apurka danetik sortzen ari dela euskal blogen munduan.

Ah! eta zorionak zure ekimen honengatik, karrajuan kuxkuxeatzen ibili naiz eta oso itxura ona du.

Aniztasuna

Karrajua-(e)k 2006, Apirila 27 - 02:17-(e)an bidalia.

Arrazoia, blogetan gero eta gai gehiago ditugu, zorionez. Hala ere, gure munduan  (euskalduntzea, hizkuntzen irakaskuntza,.. eta hezkuntza munduan ere bai) teknologiaren lilurak batzuetan (ez beti gero!) tresnaz jardutera eraman ohi gaitu, geure jardunerako aplikazioak edo geure jarduna bera aztertu barik. Horregatik bota dut lankideren aipua, adibidez gaur egun gauza asko dabiltza berrikuntza metodologiko bezala saltzen, eta metodologiaren aldetik lehengoaren bertsio digitalizatua baino ez diren sentsazioa ematen digute askori. Zure blogean ederto baten aztertzen duzunez, teknologia komunikazioan eta jendarte-harremanetan aldaketa eragiten dabil, eta horrek guztiak hizkuntza (komunikazio-tresna azken baten) ikasteari begira zer ondorio ekarriko digun interesatzen zait, eta ez tresnen aldetik soilik, komunikazio eta sozializazio prozesu berrien aldetik gehien bat.
Bidez batez, zure bloga bai ona. Itxura eta itxura ez dena.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia