08
Urt
2007

Kapo, txapo!

Jose Enrike Urrutia Capeau: "Barkoxen ikasi nuen badaudela gauzak esateko beste bide baztuk" [Miel A. Elustondo] - Jose Enrike Urrutia Capeau. Idazle eta pintorea. Gizakion ergelkeria abiapuntu hartu eta Ergelen nombrea narrazio liburu berria aurkeztu zuen Durango baino lehen.  [Argia astekaria]

Ergelen nombrea liburuarekin plazan agertu zaigu atzera aspaldiko Capeau. Hau ez da literaturaren gaineko gunea, eta ez dut horregatik ekarri. Gainera, liburuaren pasartetxoren bat baino ez dut irakurri, baina egingo nuke ez dela euskaltegiko literatura errazeko sailkapenetan sartuko.

Capeau (edo Kapo), egunotako kronika eta erreseinetan aipatu ez bada ere, Bilbo inguruan literatura eta pintura kontuengatik baino ezagunagoa da seguru asko urteetan Azkue euskaltegian egin zuen irakasle lanagatik. Neuk ere eduki nuen irakasle.

Estilo bereziko irakaslea zen duda barik, euskara klasikoan eta Ekialdeko euskaran jantzia, umoretsua eta ironikoa sarri. Argiako elkarrizketan aipatzen duen goi-mailako estilo baten miresmena piztu zuen askogan, Ekialdeko euskara mi(s)tikoa, Sarri eta enparauen garaiko idazkera konplexu eta erakargarria, eta gehien bat, euskaltzaletasuna sendotu zigun askori. Haren jardunbide didaktikoak gaurko moldeetan egurra hartuko luke hainbatetik seguruenik, baina -zer gura duzue esatea?- haren irakasle lanak fruitua ekarri, ekarri du, mundu honetan jarraitu duen ergel kuadrila baino ez bada ere.

Horren errekonozimendua baina, ez duzue topatuko paperetan. Lastima! Euskaltegian irakasle jardundakoon gaitz endemikoa izaten da hori.

Hemendik "aupa aspaldiko!" bat, sikieran.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia