Hizkuntzarenganako poza

Benito(e)k bidalita 2007, abendua 16 - 05:23(e)an.

Andu Lertxundik Hitz beste blogean gogoeta eman digu oparitan gaur hizkuntz irakasleoi. Ane! izenburupean.

Honela eman dio errematea ohiko post scriptumean:

...Baina latinezko adagioak dioena: nemo dat quod non habet, inork ezin du ez duena eman. Eta irakasleak ez badu hizkuntzarenganako pozik, ezingo du transmititu poz falta besterik…

Etiketak: | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Erabat ados Andurekin.
Eta poz transmititzen hori irakasleon esku ez ezik, euskalgintza osatzen dugun erakundeon ere ere badagoela uste dut.
Abenduaren 15ean Kontseiluko Ez-ohiko Batzar Nagusian izan nintzen eta handik zapore gazi-gozoarekin atera nintzen. Izan ere, euskararen aldeko mugimenduok sarriegitan erabiltzen dugun mezu alarmista eta katastrofistetan instalaturik gaudelakoan nago Konpromisua, eskubideak e.a. Noizko euskararekin gozatzea, disfrutatzea?
Honen aldeko apustu garbia egin du mezu honen azpian aipatzen den Topaguneak. Irekitzen den bide horri, zabaltzen ari den arrasto horri jarraitu behar diogulakoan nago.

Ez dakit jatorrizko mezutik gehiegi urrutiratu ez ote naizen, gehiegi ez dut uste.

Aitor (ez da egiaztatu) | 2007, abendua 21 - 11:14 | erantzun honi

Konforme nago zurekin neurri handi batean. Euskararen inguruko diskurtsoak blood, sweat and tears haren antza hartzen du sarri. Baina beste askotan Jai-alai estilokoa izaten da gehiago: ikastolen jaia, euskararen jaia, euskaldunen festa, euskal jaia...

Kasu biotan euskara gauza berezi bezala tratatu ohi da, ospakizuna edo bizirauteko borroka. Ez dira eguneroko gauzak izaten, ez bata, ez bestea. Euskalgintzak, eta horren barruan euskara irakasleok, poza transmititu behar dugu, ados, baina poz hori ez dadila izan soilik parrandistaren poza, biharamonean depresio bilakatuko dena. Segidan datozen poztasun txiki asko izango ditugu hobe, egunean egunean bidea gozatuko digutenak, ze, bidea luzea eta nekosoa da, hori ezin da ukatu, eta poztasuna norberak sentitu barik transmititu nahi izatea alferrik izaten da gainera.

Benito | 2007, abendua 22 - 03:13 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak