Hemen dago ziba

Benito(e)k bidalita 2008, ekaina 12 - 01:31(e)an.

Espiral saria
Badakizue, larunbatean banatu ziren Espiral sariak Bartzelonan, eta haietako bat hona etorri da. Tres Tizaseko Patxok hartu zigun eta hemen daukagu zilarrezko ziba dagoeneko (ez dauka sokarik baina!)

Zuei guztioi dedikatuta.

Eta antolatzaileen animoa eta ilusioa nabarmendu nahi ditut hemen. Zorionak eta aurrera!

Sariak Espiral jardunaldiaren barruan eman ziren. Bartzelonan asteburuan zeozertan ibili dira eta sarean ere izan du isla:

Etiketak: | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Zorionak berriro, Benito.

Zibarena, opari polita da, baina ez dakit oso egokia den alde sinbolikotik ikusita.

Beti puntu beraren inguruan biraka ibiltzeak ez du oso ondo islatzen Karrajuaren lana: biraka bai, baina HEAren hainbat arlo eta esparru ikutu eta sakontzen baititu.

Eta hor, txikota behin eta berriro astitzen zu, Benito.

aitor (ez da egiaztatu) | 2008, ekaina 12 - 07:39 | erantzun honi

Neuk soka oparituko dizut dantzan jar dezazun, Zorionak Beni!!

arrikitaun (ez da egiaztatu) | 2008, ekaina 12 - 11:33 | erantzun honi

'Ziba bai, sokarik ez; soka bai, zibarik ez' dio esaera zaharrak. Eta hemen dugu Benito soka eskean.

Ez al zara konturatzen zilarrezko ziba duzula eta guk egurrezkoa eta geuk ordaindutakoa? (horixe da gixon pobriaren patua).

Dena den, soka ez da sekula falta pobreon etxean eta prest naukazu muturtxo bat sikiera bidaltzeko. Hori bai, zelakoa nahi duzun esan beharko didazu: sokadantza, sokasaltua, sokamuturra ala... akaso... soka-lasterra? ;-D

plisti-plasta (ez da egiaztatu) | 2008, ekaina 12 - 13:32 | erantzun honi

Tira, soka zati bategatik ez gara sokatiran hasiko, ezta? Gainera, sokatik barik, haritik tiratzea gustatzen zaigu, ezta?

Benito | 2008, ekaina 12 - 15:29 | erantzun honi

Saririk onena gune honetan duzuen mugimendua da, zalantza izpirik gabe. Ta ziba dantzan jartzeko sokaz gain trebetasuna ere behar da (ni neu ez nintzen gai izan txikitan horretarako, arraioa!) eta zuek horretatik sobera.
Zorionak ematera baino gehiago eskerrak ematera natorkizu oraingoan, Benito, dantza honetarako trikitrixa jotzeagatik.

Ainhoa (ez da egiaztatu) | 2008, ekaina 13 - 16:06 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak