16
Ots
2009

"Euskaltegi" programetan

Etxetik mugitu barik eta goiz osoan telebista-irratirik piztu barik ere ez zara libratzen: lore-banatzaile amateur-interesatuak etxeko atariaren ondoan, doinu ozeneko furgoneta musikalak, atezain automatikoan betiko postaria ez diren postariak postontzia postakoak ez diren postazalez betetzen...

Opari botaniko, musikal eta postal interesatu asko, bai, hauteskundeak. Eta interesaren interesa dela eta, pentsatu dut une batean "Eta guri zer interes piztuko digute hauek guztiek?". Eta proba tonto bat egin dut. Ez da Mikelek lehengoan egin zuenaren parekoa inondik ere.

Haien bila joan naiz interneten. Hauteskundeetan inportanteena programak ei direla, bilatuko dut "euskaltegi" hitza programetan.

Lehenengo inpresioa. Askotan esan dut nahikoa dorpea naizela gauzak aurkitzen, baina alderdien webguneetan, edo hausteskundeetarako berariaz prestatu diren webgune gehienetan kostatu egin zait programetara heltzea. Batzuen kasuan ez dut aurkitu. Beraz, ikusi ez dudan programaren bat badago, esadazue mesedez.

Emaitza, bitxia. "Euskaltegi" hitza EAJ eta PSEren programetan baino ez dut aurkitu.

Hona aipamenak:

EAJren programan (pdf)

Euskaltegien sarea sendotzea, urtero 8.000 euskaldun berri izan daitezen. (70 orr., Erabileraren sustapena azpiatalean)

Helduen euskalduntzearen arloan, euskaltegi sarearen ikasketa eskaintzen aniztasuna eta kalitatea sendotzea presentziazko zein semi-presentziazko ikastaro eta autoikasketakoen bitartez. (orrialde eta atal berean)

PSE-EEren programa (pdf, euskarazko bertsiorik ez dut aurkitu, balego esan)

Resolver los problemas que se plantean en el acceso a las Administraciones Públicas, mediante la normalización y homologación de los estudios que se realizan en los euskaltegis, las Escuelas Oficiales de Idiomas, exámenes EGA o los estudios en la Enseñanza Obligatoria y Bachillerato. Clarificar el futuro de los servicios de euskaldunización de adultos: papel de Habe y red de euskaltegis. También habrá de clarificarse el papel que debe jugar la enseñanza del euskera promovida por el Gobierno Vasco a través de EITB e Internet.(64. orr. Una estrategia de desarrollo cultural desde el bilingüismo atalean)

Besteetan ere saiatu naiz topatzen. PPren programan (pdf) ez da "euskaltegi" hitzaren agerpenik, EArenean (pdf) ere ez, EBk ez du programa dokumentu batean jarri, baina webgune osoan "euskaltegi" bilaketa eginda ez dut emaitzarik lortu. D3Mren webgunean ez dut hitzaren aipamenik aurkitu, Aralar alderdiarenean ez dut programa modukorik ikusi bilatzeko, eta UPyDren 33 proposamen hauen artean ez da hitz hori erabili. 

Esan bezala, norbaitek ikusten badu nik ikusi ez dudanik esaizue, mesedez. 

Bestalde, honek derrepenteko jolasetik dauka gehiago azterketatik baino. Euskara, euskalduntzea, hizkuntza eta halako berbak ere bilatu daitezke ideia zehatzago bat izateko. Hala ere, jaso dugun lagintxo honek ere zer komentatua eman dezake akaso.

EAJk eskaintzaz dioena beste nonbait entzun dudala uste dut. PSEk etorkizuna argitu nahi digula dio, baina zer, nola eta norantz argitu? EITB eta internet-erantz?

Azken batean, geroak erranen. Edo zeuek erranen.

Euskarari agindutakoak erabili.com-en

Benito-(e)k 2009, Otsaila 25 - 14:19-(e)an bidalia.

Erabili.com-en Euskarari Agindutakoak atala ireki dute. Bertan EAEko hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdiei hizkuntz-politikaren inguruan zer asmo duten erantzuten dute alderdiek, besteak beste helduen euskalduntzeaz diotena dugu hor.

Oraingoz Ezker Batuak eta Aralarrek erantzun dute. Hemen daukazue haiek diotena:

Ezker Batua

Helduak euskalduntzeko gaur egungo hezkuntza-egitura sendotzea eta eraldatzea:

  • Emaitza akademikoen araberako laguntzak handitzea eta orokortzea, harik eta doakotasuna lortu arte.
  • Irakaskuntza-sistemak teknologia berrietara eta ikasleen ezaugarri zein premia berrietara egokitzea eta finantzatzea.
  • Etorkinentzako programa bereziak sortzea eta euren aukera ekonomiko, denbora, ama hizkuntzara egokitzea eta/edo jatorrizko egoeradiglosikora ere bai: magrebtarra (bereberra/arabiera arrunta),hegoamerikarra (kitxua/aimara, gaztelania)...

Aralar

Helduen euskalduntzeari dagokionez sakondu egin behar da azkeneko urteetan eginiko lanean. Mesfidantzak eta lehia gorria alde batera utzi dira, eta badirudi gobernuaren eta helduen euskalgintzaren arteko elkarlana inoiz baino errazagoa eta, beraz, oparoagoa dela. Irakasleen lan baldintzak hobetuz jarraitu beharra dago, lanbidearen prestigio soziala handitzeko. Euskaltegien mapa osatzeari ekin beharra dago behingoz, helduen euskalduntzea ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Eta dibertsifikaziorako aukerak aztertu behar dira, helduen euskalduntzeak esparru gehiago har ditzan. Honetan ere, ausardia beharko da.

Modelo berri bat eraiki behar da euskalduntzea, erabiltzea eta integratzea batera landuko duena eta horretan berbalagun eta antzeko ekimenek zabaldutako bideak sustatu behar dira.

Berbalagun egitasmoa bultzatu egin behar da, baliabidez hornitu, gero eta gehiago izango diren euskaldun berriei euskara erabiltzeko aukerak emateko ekimen bikaina delako.

 

Euskarari agindutakoak: EAJ, EA eta PP

Benito-(e)k 2009, Otsaila 27 - 20:42-(e)an bidalia.

Igande honetan EAEko hauteskundeetara aurkeztuko diren beste hiru alderdiren programen hustuketa egin digute erabil.com-en dagoeneko: EAJ, EA eta PP. PSE-EEren programaren euskarazko bertsiorik ezin izan dute eskuratu eta gaztelaniazko bertsioaren laburpena jarri digute pdf-n.

Hizkuntza politikaren barruan, helduen euskalduntze-alfabetatzearentzat erreferentzia hauek aurkitu ditugu:

EAJ

Hauek dira gure Konpromisoa eta Ekimenak...

  • I.- Sentsibilizazioa eta Sustapena
    • Hasierako urratsetan, euskararen ikaskuntza erraztea, lehenengo mailetan euskara erraza eskainiz eta hasierako maila horietako (A1 eta A2) oinarrizko ezaguerak, Europako markoan homologaturik daudenak, eskuratuko direla ziurtatuz.
    • Gazteen, euskaldun berrien, etorkinen eta aisialdiaren alorrean jarduten dutenen eremuan euskararen erabileran eragin zuzena duten egitarauei laguntzea lehenestea.
  • III.- Erabileraren sustapena
    • Euskara ikasteko banako diru-laguntzetarako zuzkidura gehitzea, HABEren 1. urratsa edo horren baliokidea eskuratzen duten ikasleen hasierako mailetan bereziki.
    • Euskaltegien sarea sendotzea, urtero 8.000 euskaldun berri izan daitezen.
    • Helduen euskalduntzearen arloan, euskaltegi sarearen ikasketa eskaintzen aniztasuna eta kalitatea sendotzea presentziazko zein semi-presentziazko ikastaro eta autoikasketakoen bitartez.
    • Etorkinentzat lehen mailako ikastaroak (AISA) eta ondorengo ikasketa orokorreko ikastaroak sustatzea.

EA

Eusko Alkartasunak honako neurri hauek proposatzen ditu:

  • Euskara etorkinengana hurbiltzea, gizarteratu eta laneratu daitezen, eta beren seme-alaben hezkuntza-prozesuan inplika daitezen errazteko.
  • ...
  • Helduak euskalduntzeko politikak berriz definitzea eta hobetzea.
  • Gizarte- eta lan-eremuan eta gainerako erakunde pribatuetan euskalduntzea sakontzea eta zabaltzea.

PP

Hala nahi duten helduei euskara ikasteko aukera bermatuko diegu. Horretarako, HABEko ikastegien sare publikoa baliatuko dugu.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia