09
Mai
2008

Edublogs 08, finalean gaude

Duela aste batzuk gure fan batek (Kiss) Karrajua aurkeztu zigun Espiral sarietara, "Blogs de menciones" atalean hain zuzen ere.

Gaur Google Blog Search-en bidez jakin dut finalera heldu garela. Dozena bat gaude kategoria horretako finalean.

Egia esanda ez dut espero izan honenbeste ere, blog asko eta onak daude hor lehian, eta pozten naiz (baita konformatu ere) hango epaimahaiko kideek Karrajuari finalean egoteko merituak ikusi badizkiote.

Dena dela, onena sariaren bidez finalkideak ezagutzea, eta gomendatu ahal izatea:

Zorionak!

Ricardo (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Maiatza 9 - 21:48-(e)an bidalia.

Zorionak, Benito!! Karrajuan egiten duzun lanagatik merezi duzu eta.

Zorionak!

leire narbaiza (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Maiatza 9 - 22:32-(e)an bidalia.

Zorionak! Benetan merezi duzu! Zuk idatzi, eta besteok askotan ideiak eta iritziak kopiatu :-)

Eskerrik asko

Benito-(e)k 2008, Maiatza 10 - 00:32-(e)an bidalia.

Eskerrik asko bioi benetan. Horrelakoak sariak baino gehiago estimatzen dira eta.

Leire, ez eidazu kasu gehiegi egin. ;-)

Zorionak!

Iñaki Murua (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Maiatza 10 - 00:52-(e)an bidalia.

Neure aldetik ere zorionak Benito!

Hori bai, sarirako bihotza zatiturik daukat; izendatuen artean ezagun eta kide gehiago baitago.

Sintoma ona

Benito-(e)k 2008, Maiatza 10 - 02:27-(e)an bidalia.

Bai, Iñaki, hemen, futbolean ez bezala, euskal ordezkari asko dauzkagu lehenengo mailan. Kategoria honetan soilik laupabost gaude.

Meritu berezia Pilar Etxebarria eta Leioako Berritzeguneko jendearena, duda barik. Hiru blog dituzte finalean (Zientziaberri, Taller de WebQuest eta Berritzegune B08 Leioa). Lan itzela haiena, eta horregatik hezkuntzaren munduko sariketa honetan Karrajuak baino askoz mereziago dute saria. 

Bide batez, beste kategoria batzuetan finalera heldu diren Berriketan eta Tres Tizaseko lagunekin ere txin-txin egin behar dugu, finalera heltzeagatik, eta gehien bat, euren blogengatik.

Eta sariarekin edo sari barik, aurrera goaz denok.

ZORIONAK¨!!!

Magic (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Maiatza 10 - 02:37-(e)an bidalia.

Zorionak Benito. Hori eta gehiago merezi duzu eta.

Ordezkari euskaldun asko baldin badago, ez da kasualitate hutsa izango. Hemen gauza oso interesgarri eta oso maila handiko lanak egiten baitira. Zure gune hau, horren lekuko.

Eutsi goiari!!!

Zorixonak

txerra (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Maiatza 10 - 09:20-(e)an bidalia.

Originalak izango gara. Zorionak Benito. Oste-eguna da gaurkoa, burua ez da ariketa zailetarako.

Txorixoonak

Josu (Lin) (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Maiatza 10 - 20:57-(e)an bidalia.

Kaguenlatxota, non emon behar da botoa? Karraju lendakari!

EITBra

otto-(e)k 2008, Maiatza 12 - 08:46-(e)an bidalia.

Joe.

Autobonbozaletasun horrekin, laster EITBkoek fitxatuko zaituzte, ez egin dudarik! Tongue out 

Ez dizut berriro Jethro Tullen abestiaren errepika idatziko.

Zorionak!

Aupa tu!

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Maiatza 12 - 14:01-(e)an bidalia.

 

'Dantzan dabil ziba, kiribilean bil, sokatik aske jira-biran. Irabazi ezkero, izanen da tronpa gero'

 

Zorionak! Ez zara ez, alajaina, ziba bezala lotan geratzekoa!

Zorionak berriro ere! Eta kontuz tronpak eragiten duen ibilkerarekin!

 

 

Eksko

Benito-(e)k 2008, Maiatza 13 - 01:24-(e)an bidalia.

@Magic: hemen bagabiltza zeuek daukazue kulparen zati handia.

@Txerra hizkuntzaren soziologia aplikatuak horrelako osteak ekartzen ditu.

@Josuleen: Epaimahikoekin honen bidez jarri behar da harremanetan. 

@Otto: EITBn Bahametako korresponsalia eskaintzen badigute, pentsatuko dugu akaso. Animatuko zinateke zeu ere?

@Plisti: Trankil, "Elefanteen bidea" deitzen zaion kalekoa naiz. 

Benito, aurrez aurre eta

aitor (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Maiatza 14 - 10:39-(e)an bidalia.

Benito, aurrez aurre eta idatziz esandakoa berretsi nahi dizut: ederra egiten ari zaren lana! Talentua eta ilusioa loturik behingoz atera dira garaile.

ari GAREN

Benito-(e)k 2008, Maiatza 14 - 19:02-(e)an bidalia.

Ari garen lana Aitor, ari garena. Hau zeuek ere osatzen duzue eta.Smile

Zorion horiek guztiak guztiontzat dira. 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia