08
Mai
2007

Congreso Virtual ELE

El blog de Lola eta elenreden bidez 2º Congreso Virtual de ELEren berri eduki dugu. Honela definitzen dute:

El CVE/LE es un congreso internacional dirigido a profesionales de la enseñanza del español y desarrollado íntegramente en Internet.

Interneten bidezko kongresua. Formatoa berri-berria ez da izango, baina guretzako berritzailea behintzat bada.

Bi gunetan banatuta dago: ataria eta gune pertsonala. Lehenengoan aurkezpenak egiten dira eta foroen eta chat-en bidez jorratzen dira.
Bigarrenean norberak, banaka zein taldeka, ponentziak landu eta fitxategiak gorde ahal ditu.

Gurean orain arte ez dut honen arrastorik ikusi, ez HEAn, ez beste arloetan ere.

Ideia ona(?).

Bideragarria izan daitezke formato horretako kongresu, biltzar, jardunaldi, topaketa edo bilerak gurean?

Ni probatzeko prest bai.

Honen harira

Karrajua-(e)k 2007, Maiatza 8 - 23:55-(e)an bidalia.

Iruzkin interesgarria egin du L-ko Idoiak kongresu honen eta aurrekoaren on-gaitzei buruz. Eta erantzunetan ere kontu interesgarriak aipatu dira. Ekarpenen eta partaideen kalitatea, mundu akademikoa, kongresuak...

Benito: Eman duzun

Iñaki Murua (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Maiatza 11 - 10:45-(e)an bidalia.

Benito:

Eman duzun informazioa osatzeko badago adibide gehiagorik. Besteak beste, Observatorio para la Cibersociedad erakundeak antolatu ditu on line kongresuak, hirugarrena iaz. Halaber, 2007an burutu ez bada ere, CIVE kongresua (Congreso Internacional Virtual de Educación, alegia) sei urtez antolatu izan da. CiberEducaren webgunea ez dabil une honetan, baina Sustatun eman nuen berri orain dela bi urte

Eskerrik asko Iñaki,

Benito-(e)k 2007, Maiatza 11 - 13:45-(e)an bidalia.

Eskerrik asko Iñaki, irakurrita neukan Sustatukoa, baina ahaztuta ere bai.
Gogoratzen hasita gainera, duela bizpahiru urte Santurtziko Udal euskaltegikoek Europako markoaren inguruan mintegi birtuala antolatu zutela ere gogoratu dut. Neuk ere hartu nuen parte eta ahaztu! Arrastoak behintzat egon dira.
Bestalde, Sustatuko albistean balantzetxoa egin zenuen, positiboa alde batetik, baina horrelakoetan ikasi beharra azpimarratu zenuen.
Ez dakit gurean honez gero ikasita gauden, baina, zure ustez probatzeko moduan sikieran?

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia