Batzorde akademikoa

Benito(e)k bidalita 2007, abendua 10 - 00:02(e)an.

Gaur HABEren Batzorde akademikoa bilduko da aspaldiko partez. Azken bilera duela lau urte luze egin zen hain zuzen ere.

EAEko Batzorde akademikoa ez da ezaguna izango seguruenik, orain arte gutxitan bildu dela dirudi eta bileron artean urteetako tartea egon da askotan. Beraz, askok izena ere egundo entzun barik edukiko duzue.

Zertarako da? HABEren antolamenduan honela azaltzen da:

Batzorde Akademikoari, gai akademikoetan eta pedagogikoetan analisiak egitea eta euskaltegien jardueren ebaluazioa dagozkio eta, orobat, HABEren Urteko Memoriaz informatzea.

1996ko dekretu honetan dauzkazue zehaztapen gehiago.

Didaktika kontuak azken batean.

Didaktika-eraketa "dikotomia" horretaz egun batean esan beharko dugu zerbait. Gaur zelako umorearekin amaitzen dugun...

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Umoreakin ez dakit bukatu dugun baina ipurdiko minarekin bai. Bost ordu eserita, tarterik gabe. Eskerrak kafea eta ura doan izan direla.
Hala ere interesgarria. Ea nork jasotzen duen akta.

Txelis (ez da egiaztatu) | 2007, abendua 10 - 20:32 | erantzun honi

Tira, aulkiak bigunak eta paisajea ona da izan da behintzat. Hori bai, angelusaren tartea egin beharko da hurrengoan (hamaiketakoa esan nahi da). Neuri ere iruditu zait interesgarria. Ondo egongo litzateke hala ere gogoeta horiek aretotik kanpora gehiago zabaltzea.

Bide batez, kasualitatea ote da batzordean blogari bi egotea? 

Benito | 2007, abendua 11 - 13:36 | erantzun honi

Blogariok ari gara planeta inbaditzen.
Portzierto, gabon partean garagardoalditxoren bat?

Txelis (ez da egiaztatu) | 2007, abendua 11 - 18:33 | erantzun honi

Nigatik ondo. Lehengo astean ibili ginen batzuk irratia.com-en saraoan. Suposatzen dut euskaltegiblogarien junta esan nahi duzula.

Ea besteek zer dioten. Josu, Leire, Iñaki edo Iraia adibidez. Edo Karrajuan dabilzkigun Plisti eta Aitor...

Eta bestela animatzen dena ere bai.

E! Zer? Garagardoaldia 07 bai?

(igual azalean ipini beharko da, bestela iruzkinetan nabigatzen ez dira honaino ailegatuko)

Benito | 2007, abendua 11 - 18:52 | erantzun honi

Santo Tomas arratsaldea ez litzateke aukera txarra izango. Edo eguardialdera bazkari edota kafea.

Txelis (ez da egiaztatu) | 2007, abendua 11 - 20:16 | erantzun honi

Egia esan egutegia bete samarra dago, eta egun horretan, neuk behintzat, areago oraindik.

Iñaki Murua (ez da egiaztatu) | 2007, abendua 13 - 14:22 | erantzun honi

Hori esaten zuten lehen: "Lehenengo obligaziñoa, gero deboziñoa" Eta obligaziñoarekin HABEren batzorde akademikoaren bileraren berri emateaz ari naz. Niri gustatuko litzaidake bere berri izatea, kafetik kafera eta argazkitik argazkira zer egin zenuten jakitea, ez?
Gero etorriko da "deboziñoa". Tarte handirik ez, baña akaso garagardo bat edo...

aitor (ez da egiaztatu) | 2007, abendua 12 - 10:34 | erantzun honi

Ummm! Batzorde Akademikora blogari bi bidaltzea kasualitea ote den... Ulertzen hasita nago. Blogero kontakatilu hauek bidali eta segidan kantatuko dute dena. Bien, bien...

Han kafea eta ura. Horiek ez dira izaten kontatzeko makinarako erregai onak, eta bost ordu asko dira. Ceresen mama goxoak oktano gehiago ei dauzka.

Memoria martxan ipintzen saiatuko naiz, baina ezin dut ezer ziurtatu, oraingoz.

PD. Eta zuk zelan dakizu argazkiarena? 

Benito | 2007, abendua 13 - 00:54 | erantzun honi

Musean esaten denez, "kontrafalloa" egin dut nahi gabe. Argazkiarena aipatu dudanean, HABEren bulegoetatik ikusten den panorama ederraz ari nintzen, besterik gabe. Orain zuk zeuk eman beharko dizkiguzu argazkien inguruko argibideak, osokontu pertsonala ez bada, noski.

Aitor (ez da egiaztatu) | 2007, abendua 13 - 10:45 | erantzun honi

Ni pokerrean postura igotzen eta zu musean kontrafalloan, kar, kar....

Argazkiak egin zizkiguten bileran, orduan pentsatu nuen nonbait publikatuko dela Batzordearena. Eta hain zuzen ere horren zain egon naiz zerbait komentatzeko, kortesiagatik-edo. Horrez gain akta ere egingo da, eta akta hori ere zabaldu egingo dela uste dut.

Bestalde, Batzorde Akademikoan euskaltegi-sare guztien ordezkariak gaude, hango informazioa beraz, honez gero sare bakoitzaren kanaletatik zabaldu dela pentsatzen dut.

Egia esanda, ni neu zalantzan nago honako organo ofizialetan tratatukoaren informazioa zabaltzeko eta komentatzeko norainoko litzentzia dagoen. Alde batetik, kortesia, formaltasun eta diskrezio arau (tazito) batzuk daudela pentsa daiteke. Bestetik, ofizialak diren neurrian, zuk aldarrikatzen duzun modura, jakiteko eta komentatzeko eskubidea ere beharko litzateke.

Ez dakit. Zer uste duzue zuek? 

Benito | 2007, abendua 13 - 13:24 | erantzun honi

Ni neu, hain zuzen ere, HABEko Zuzendaritza Batzordeko kidea naiz Bizkaiko UEen aldetik(bi urte daramat); eta bertatik atera bezain pronto, Gipuzkoakoarekin batera akta extraofizial antzeko zerbait egiten dugu eta atoan zabaltzen dugu UE guztietara. Bestela ez dago berri ofizialik, harik eta hurrengo bilera egin arte (eta urtean, gehien jota, bi izaten dira)
Bertan, ez dago inolako diskrezio-eskaera ofizialik. Egia esan, bileretan tratatzen dugunetik ez dago ezer ezkutatzekorik. Azpimarratzekoa, nire partetik behintzat, HABEren Zuzendari Joseba Erkiziaren jarrera irekia eta errespetuzkoa.Benetako ezuste atsegina.

Aitor (ez da egiaztatu) | 2007, abendua 13 - 16:17 | erantzun honi

Bi kontu daude hemen.

Alde batetik, halako bilera batera norbaiten izenean joaten denak ordezkatzen duen erakundearekin eta sarearekin komunikazio betebehar batzuk edukiko dituela suposatzen da: txostena egitea, akta zabaltzea, erakundearen organoetan deskargua egitea... Erakunde bakoitzak bere komunikazio bideak eta protokoloak edukiko ditu.

Horrekin ez daukat zalantzarik. Nik neuk ere bileratik etorri eta neure apunteekin AEKrentzako txostentxoa prestatu eta didaktikako lankideei eta erakundeko koordinatzaileari bidali nien. Logikoa izateaz gainera, horrela daukagu zehaztuta gure funtzionamendu-arauetan, eta neure eginkizuna dela uste dut.

Nire zalantzak ez dira horrekikoak, blogaren ingurukoak baino. Hau ez da erakunde batena, eta hemen gabiltzanok geure kontura ari gara (gustura gainera). Bestalde, hemen esaten dena publikoa da, irekia.

Horrela izanda, bilera ofizial batean esandakoak eta gertatutakoak kontatu eta komentatzeko norainoko litzentzia (legala, etikoa eta kortesiazkoa) daukagula uste duzue?

Suposatzen dut erantzun bat izango dela norberaren zentzunak aginduko duela neurri handi batean. Baina, badiotsuet, neure zentzuna dikotomia batean dago.

Edo igual argi eta garbi daukat, baina beste norbaiti ere entzun nahi nioke.

Benito | 2007, abendua 13 - 17:42 | erantzun honi

Santomax egunean, beti bezala, lanez lepo. Nigatik urtarrilean barikuren baten hobeto.

Akten kontuari buruz ez dauzkat gauzak argi: alde batetik errespetua zor zaie bilerakideei baina, bestetik, azken batean Karrajuan biltzen garenak ez gara hainbeste (ez dut Karrajuaren bisita kopurua gutxiesten, ez horixe! ;-) eta... agian interesgarria litzateke aktan agertzen ez denaz ere hitzegitea.

Josu (ez da egiaztatu) | 2007, abendua 14 - 13:44 | erantzun honi

Garagardoa batetik eta Batzorde akademikoa bestetik hari zoroa montatu dugu hemen. Ordena apur bat ipintzearren:

  • Garagardoarena. Santo Tomas eguna ez da batere ona. Bestelako konpromisoak egoten dira batetik, eta bestetik, garagardoaldi baterako baino garagardo-txakolin-sagardo uholdeko eguna izaten da gehiago. Nik, Josuk bezala, uste dut Gabonetako egun tonto horietako batean egin beharko litzatekeela. Kabareterak ere oporretan egoten dira eta.
  • Batzorde akademikoa. Egingo dugu berba (datozen egunotan etxean mezulariren bat ez bazait honelako batekin agertzen behintzat), baina beste hari edo mezu batean, ze, gauza bat eta bestearekin hari honek adar asko dauzka dagoeneko. Gainera oraindik ez dugu akta jaso.
Benito | 2007, abendua 14 - 18:47 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Azken iruzkinak

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak