Gramática cognitiva y ELE

Karrajua(e)k bidalita 2007, abendua 7 - 20:25(e)an.


Marcoele
aldizkarian Granadako Unibertsitateko Centro de Ciencias Modernas-eko José Plácido Ruiz Campillori elkarrizketa egin diote Gramatika kognitiboaren inguruan.

Emilio Quintanaren Caos Ordenado Relativo blogean aurkitu dut aipamena. Eta hariari jarraituta gramatikaren inguruko eztabaida interesgarri honetara heldu naiz Fernando Santamaríaren Gabinete de infórmatica blogean: Aprendizaje de idiomas.

Gaztelaniaren irakaskuntzako blogosferan ezagunak diren Emilio Quintanak berak, Leonor Quintanak eta Francisco Herrerak, besteak beste, han dihardute gramatikaren ikuspegi desberdinak gora eta behera.

Gai polemikoa duda barik gramatikarena, eztabaida bizia da momentu askotan, eta halako giroa dabilela sumatzen da ELEren munduan. Ez da txarra, ez. Irakasle komunitate bizia dabil hor, eta blogosfera hausnarketa didaktikorako tresna bikaina izan daitekeela frogatzen digute.

Hausnarketarako David Vidalen ¡Estratego! blogeko hau: No lo entiendo.

Eta Ruíz Campilloren aipua amaitzeko:

La gramática real no vive en los libros, sino en la mente de las comunidades que la usan, y cuando el uso real va en contra del libro de gramática, no es la realidad la que falla: es el libro que no es capaz de dar cuenta de ella.

Zer diogu HEAko miniblogosferako kideok?

Etiketak: | |
View blog reactions

Erantzunak

Latza plazaratzen duzun gaia eta latza irakurri berri dudan eztabaida (lasaiago ibiliko ahal gara gure artean!). Historia (disoziazioaren historia) apur batekin hasiko naiz:

TEORIAKO LURRALDEAN

(Ni ez naiz bertako biztanle, barkatu ikuspegi okerra badut).

Hizkuntza deskripzioaren eskalada interesgarri bat ikusten da: fonema > hitza > esaldia > sekuentzia > segmento diskurtsiboak > testua. Gehienok, egia esan, kanpo-basea esaldian dugu eta lantzean behin ausartzen gara gorago jotzen baina zailtasun franko ditugu (ziur aski biderik ez, eta arrasto lauso bati jarraitzen diogulako).

Hizkuntzaren didaktikan ere antzeko eskalada izan da estrukturalismotik komunikazioan ardaztutako metodologietara: konstruktibismora... eta ez bakarrik hizkuntzaren didaktikan baita psikolinguistikan eta abarretan.

Zer gertatu da tartean?

Bada, fenomenoaren (hizkuntzaren ikaskuntzaren) konplexutasunean sakondu ahala, disoziazioa nabarmenagoa egin dela.

Begira, lehenago ikuspegi erredukzionista genuen: hizkuntza deskriba eta irakats daitekeen arau multzo bat da (gramatika), beraz, nahikoa dugu arauok sailkatzea (syllabusa) eta transmisio eraginkorra ziurtatzea (didaktika).

Oraingo ikuspegia askoz konplexuagoa eta osoagoa da eta paradigma berria ez dago guztiz egosita. Begira zer dioen kontu honetan aditu den Maria Pilar Alonso Fourcadek: "era askotako lan teorikoak izan arren, oraindik ez bagara ados jarri zertaz ari garen, esaldiaren mailaz goitiko forma eta funtzioez, eta beraz unitate linguistikoez eta gramatikaz edo izaera desberdina duten unitateez, ez da harritzekoa irakaskuntza jardueran ari diren irakasleek gramatika tradizionalak aukeratzea."

Bertan ageri zaizkigu lehenengo gorabeherak, hizkuntzaren didaktikari era multidiziplinarrean ekiten zaio eta salbuespenak salbuespen (Broncarten eskola...) disoziazioa argia da (lehenengo disoziazioa deituko diogu).

Eta tartean...

ENPIRIAKO LURRALDEAN

Ikas-irakaskuntzak eboluzioa izan badu ere, ez da nire ustetan esaten den bestekoa (azkenengo 10 urteez ari naiz), ebaluazio zehatzik egin ez den arren (bada garaia, gero!). Zertan ari dira irakasleak?

- Irakasle batzuek paradigma zaharrarekin lanean jarraitzen dute. Horren atzean bi arrazoi egon litezke: bata,bide berria argi ez ikustea (gogoratu Maria Pilar Alonsoren hitzak) eta nahiago izatea emaitzatxoak eman dizkien eskilara zaharra erabiltzea ikasleei gora egiten laguntzeko; eta, bestea, paradigma berria modu esanguratsuan , topiko batzuetatik haratago, ez ezagutzea (formazio-planen defizita).

- Noraezean dabiltzan irakasleak syllabus zaharrik erabili nahi ez eta berria oraindik egosi gabea dela ulertu ez, eta ahal dena, ataza bat beste baten atzetik, egiten dabiltzanak.

- Tarteko bideak bilatu dituztenak. Hemen ere bi prozedura ematen dira (mezu honen akuilu den eztabaidan argi eta garbi islatzen direnak baina nire ustetan kontrajarriak ez direnak): gramatika kognitiboa, funtsean gramatikaren erabileraren aldetiko esplikazio logikoa, komunikazio-tresna eta ikaskuntza-tresna, eta ez helburu, estatusa aitortzen diona; edota egoera komunikatiboa abiapuntu, gramatikaren funtzioen adierazpena egiten duena.
Argi utzi nahi dut tarteko bide hauek ez direla "disimulu", alegia beste molde batzuekin lehengoa egiten jarraitzea (horrelako asko dago).

Ikusten duzuenez hemen dago bigarren disoziazioa: Enpiria eta Teoriaren artekoa. Ohikoa izaten da disoziazio hau, historikoki eman dena, baina oraingoan ezaugarri berezi batzuk dituelakoan nago (Teoriaren barneko disoziazioek eraginda).

Eta bitartean ikasle jendea zer?

Porrot eskolar handiegia pairatzen badu ere, ikasi egiten du. Gaur egungo egoera ez delako lehengoa baino okerragoa. Apur bat despistatuta bada ere, bidean goazelako. Dena ez dugulako txarto egiten eta nola gertatzen den oso ondo ez badakigu ere badelako berezko ikaskuntza mota bat, irakaskuntzaren kanpo-syllabusaren antzera, edo ez, ikaskuntzaren barne-syllabusa (ikasleari berari dagokiona) eraikitzen duena (funtsezkoak honetan ikaste eta irakaste estrategiak).

Esan bezala, bidean goaz, gure trenaren erregai nagusia sen-didaktikoa dela (eskerrak!). Atzean utzi dugu Gramatikaren geltokia eta oraindik ez gara heldu Komunikazioaren geltokira (trenbidea egin barik dago edo ez da guztiz segurua). Ondo egingo dugu gramatika kognitiboaren edo besteren apeaderoan jaitsi (baina ez geratu), erregaia berritu eta egin beharreko bideaz apur bat hausnartzen badugu.

plisti-plasta (ez da egiaztatu) | 2007, abendua 8 - 11:48 | erantzun honi

Nire geralekutik aurrera begira (apur bat berezia da nirea, azken zazpi urteotan autoikaskuntza deiturikoan bainabil), egin beharreko lanak definitzen saiatuko natzaizue. Hamabi izango dira Herkulesenak bezala.

1. Egoeraren ebaluazio zehatza. (Nemeako lehoia).

2. HEOK eta Europako markoaren arteko uztardura egin. (Lemako hidra).

3. Marko Europarraren gaitasun konpetentzialak egokitu. (Ceriniako oreina).

4. Bizitza errealean ematen diren ohiko ataza komunikatiboak (ikaskuntza tronkala defini lezaketenak) neurtu (kale neurketa). (Erimantoko basurdea).

5. Gaitasun konpetentzialak eta ataza komunikatibo tronkalak lotuz syllabusa eraiki. (Augiasen ikuiluak).

6. Eduki bankuak eraiki. Ikaskuntza formalari dagokionean, syllabus tronkalari zein adaptazio kurrikularrari erantzun liezaieketanak. Eta ikaskuntza informalari dagokionean, gure hizkuntzaren egoera soziolinguistikoak pairatzen dituen input defizitak konpontzera bideratuak. (Estinfaloko txoriak).

7. Birtualitateak sortzen dituen aukerak tentuz aztertzea. Ikaskuntza dimentsio lauen aldaketa. Espazio (bera) eta denbora sinkronikoa izatetik birtualitatearen hirugarren dimentsio horrek gorpuzten duen poligono tridimentsionalera, non espazioa (bera /edo ez), denbora (sinkronia / asinkronia) eta birtualitatea (inplikazio didaktikoduna) diren aldagarri. (Kretako zezena).

8. Ebaluazio forma estatiko eta monogestionatuetatik dinamiko eta poligestionatuetara (azterketatik portfoliora...) (Diomedesen behorrak).

9. Ikaskuntza informala eta formala aldi berean lantzea. (Hipolitaren gerrikoa).

10. Ikaskuntzaren pertsonalizaziorantz eman beharreko urratsak zehaztu eta motibazio intrinseko emozionala aztertu. (Gerionen azienda).

11. Ekintza komunikatibora bideratutako ikas-irakaskuntza. (Hesperideen sagarrak).

12. Formazio-plan egituratuak. (Cerbero txakurra).

 

Lan gogorrak, astunak, baina egin beharrekoak. Ez dagigun Herkulesi bezala gerta, alegia zoratu eta gure seme-alaba eta lobak hiltzea.

plisti-plasta (ez da egiaztatu) | 2007, abendua 8 - 14:45 | erantzun honi

Estrategia herkuleoa proposatu duzu. Ondo.

Baina horrelakoetan zer eginen zerrenda ikusita, izutu eta askok nahiago lukete Odiseoren modura itsasoratu eta haizeen eta jainkoen desiren menpean abenturan murgildu.

Sisiforenak egiten amaitzen ez dugun bitartean... ;-) 

Benito | 2007, abendua 8 - 18:01 | erantzun honi

Ruíz Campillorena irakurrita, eta igual nahi gabe egiten ditugun asoziazio eta berba-jokoengatik, "Gramática Parda" berba etorri zait. Zentzunaren eta esperientziaren "gramatika". Txistea iruditu dezake, baina uste dut ez dagoela oso urrun.

Zuk ondo azaldu duzun modura disoziazioak gertatzen dira. Eta gramatika bera ez badugu ikusten hizkuntzaren ingurumari zabal guztian kokatuta, arrisku bat egon daiteke -eta gurean sarri hala gertatzen dela begitantzen zait-, "gramatika" edo forma esanahitik eta hizkuntzaren "bizitzatik" disoziatzea.

Hizkuntza kode sekretu-sakratu konplexua bihurtzen da hala ikasketariaren pertzepzioan. Eta hizkuntzaren "bizitza" bitartean urruna (edo balizkoa) da. Eta txarrena hau irakaslearen buruan ere gertatzen denean.

Hala ere, Emilio Quintanak esaten zuen modura, ez dezagun umea bota ur zikinarekin batera, gramatika hizkuntzaren partea da. Saiatu gaitezen zentzua eta esanahia ematen, beste barik.

Eta ez dezagun bandorik eta alderdirik egin. Francisco Herrerak argi dio eztabaidan:

A mí me gustaría decir también una perogrullada que siempre se olvida en estos debates: la adquisición de segundas lenguas todavía no cuenta con instrumentos fiables de medición de resultados y es imposible decir categóricamente qué enfoque o qué material es más eficaz o produce mejores resultados a la hora de enseñar un idioma.

Benito | 2007, abendua 8 - 18:37 | erantzun honi

Konforme diozunarekin baina Francisco Herreraren azken esaldi honek ez du esan nahi dena ontzat eman behar denik (pellokeria galanta nirea ere), eta berak dioen moduan: "A partir de aquí es cuestión de tener claro en que paradigma didáctico se situa uno." Hementxe dago koxka!

Eta disoziazioekin jarraituz, iruditzen zait sarritan perspektiba galtzen dugula bai Enpiriakoek bai Teoriakoek. Geure zurrunbiloetan sartuta triangelu didaktikoaren hiru ardatzei (edukia / ikaslea/ irakaslea) begiatu beharrean, fokusa ardatz bakarrean jartzeko gaitzak jota. Hirugarren disoziazioa deituko diogu.

Ezer berririk edo ez dakizunik ez dizut esan Benito, kontzeptu nabarrak (arreak ala koloreaniztunak?) (txiroak ala deabruzkoak?) dabilzkit ganbaran (laugarren disoziazioa deituko diogu).

plisti-plasta (ez da egiaztatu) | 2007, abendua 8 - 20:15 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak