Lan-eskaintza AEKn
AEK-k lan-eskaintza zabaldu du bere webgune berrituan. Irakasleen, mintza-praktika dinamizatzaileen eta hizkuntz-teknikarien lan-poltsak osatu nahi dira.
Hau da eskaintza:
:: GUREKIN LAN EGIN NAHI DUZU? ::
LANPOSTU NAGUSIAK
- Irakasle.
- Dinamizatzaile mintza praktika egitasmoetan (berbalagun, mintzakide,...).
- Teknikari normalkuntza planen diseinuan (AHIZE).
ZER ESKATZEN DUGU?
- Euskaltzaletasuna.
- Lanerako gogoa.
- Erdi mailako titulazioa.
- EGA edo baliokidea.
- Arloaren araberako oinarrizko formazioa edota formazio hori jasotzeko gogoa eta disponibilitatea.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
- Lanaren arabera, jardun osoz edo partzialez aritzeko aukera.
- Norberaren disponibilitatearen araberako lan ordutegiak.
- Lan giro atsegina.
- Euskal Herri osoan ari den erakunde baten partaide izatea.
- Beharren araberako punta-puntako barne formazio ekimenetan parte hartzeko aukera.
- Egun osoko jardunaren kasuan, 20.000 €-tik gorako urteko soldata gordina.
Pertsonal-falta aipatzen da azkenotan HEAren sektorean. Aho txikiarekin akaso, ez da erraz aitortzen den kontua eta. AEK-koek publikoan eskatzea erabaki dute. Baliagarria izango al da!
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu



Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en


