Konbalidazioa eta hizkuntza eskolak: polemika
Gaur indarrean jarri den tituluazioen dekretuaren(pdf) berri ematean ohartxo bat ipini izan da amaieran azken egunotan:
Hizkuntza Eskola Ofizialen agiriak, Irakaspostuetarako 1. eta 2. Hizkuntza-Eskakizunak eta Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria sei hilabeteko epean baliokidetza-taula honetara biltzea aurreikusten du dekretuak.
Hizkuntza eskoletako ikasleen agirien konbalidazioa airean dago oraindik beraz, eta horiekin batera Hezkuntzako langileen hizkuntza eskakizunak ere bai. Hezkuntza Eskola Ofizialetako ikasleak eta irakasleak ditugu luzamendu horren pentsuan bada.
Horrezaz gainera, duela hilabete batzuk, Espainian beste dekretu batek arautu zuen Hizkuntz Eskola Ofizialen eskaintza, eta haren ondorioz HEOen ikasketa planak bermoldatu ziren maila aurreratuena Europako Markoko B2n kokatuta. Eta polemika sortu da honen inguruan Espainian.
Gurera etorrita, une honetan HEOetan eskaini eta homologatuko den maila aurreratuena B2 dugu, baina euskararen kasuan C1 eta C2ren parekoak ere eman eta eskatuko dira hainbat lekutan (EGA, 3. HE, 4. maila...). Orain arte leku askotan HEOen 5. maila EGArekin parekatzeko joera izan da hala ere, hau hemendik aurrera, teorian, ez litzateke horrela izango. Areago, tituluak atzerako efektuarekin konbalidatuz gero, pentsa daiteke lehengo tituluek orain balioa galdu ere egingo luketela. Zalantza asko edozelan ere.
Ez dakit hemendik sei hilabetera zer konponbide emango zaion honi guztiari, baina dagoeneko bata nahiz bestearekin HEOen inguruan haserrea piztu dela dirudi. Mezu honetan dauzkazue egunotan zabaldu diren dokumentu bi: Iruñeko HEOko klaustorren akordio hau (pdf), edo Bilboko HEOkoaren ohar hau (pdf). Eskakizunak, hizkuntza eskoletan C maila ere eman ahal izatea, eta hango tituluek beste batzuen aldean baliorik ez galtzea, besteak beste. Geure gauzatxoak blogean ere topatu dugu haserre hori.
EAEko tituluena albiste ona ala txarra zen galdetzen genuen lehengoan. Guzti-guztiontzat berdina behintzat ez.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu



Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en


