Hizkuntza eskoletan ikasketa plan berria
[Ikasketa-plan berritua Hizkuntza Eskoletan - Santurtziko Udal Euskaltegia]
Hizkuntza eskolen inguruan jardun genuen duela egun batzuk, eta gaur Santzurtziko UEkoek hizkuntza eskolen ikasketa planaren aldaketaren berri eman digute.
Sei mailako banaketa egin dute, hiru bloketan: oinarrizkoak, tartekoak eta aurreratuak. Bloke bakoitzean bina maila. Eta bloke bakoitzaren amaieran Europako markoko maila baten pareko titulua lortuko da, A2, B1 eta B2 hurrenez hurren.
Santurtzikoek azpimarratu dituzten bi gauza:
- Europako markoan(pdf) oinarritutako mailaketa diseinatzea.
- B1 maila da orain goreneko titulua. Orain arte 5. maila izan da azkena, eta beronetan EGAren pareko maila lortzen zen, EEMaren C1en parekoa ei dena. Zalantza sortzen du honek, bai.
Bilboko Hizkuntza Eskolaren webgunean daukagu plana azaltzen duen dokumentua (.doc, 80kb). Berton esaten denaren arabera ikasturte honetan hasi dira ezartzen, oinarrizko eta tarteko mailan hain zuzen, eta datorren urtean maila aurreratuan egingo da.
Estekak:
- Albistea Santurtziko Udal Euskaltegiren webgunean.
- Bilboko Hizkuntza Eskola Ofiziala: Ikasketa-plan berria
- Europako Erreferentzia markoa euskaraz (pdf)
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu



Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en


