Benito(e)k bidalita 2008, urtarrila 30 - 16:21(e)an.
[2007-2008 ikasturteko mailak egiaztatzeko deialdien egutegia (Ikasbil)]
HABEk mailako azterketen egutegia zabaldu du Ikasbilen bidez. Aipatzeko moduko bi:
- Lehenengo aldiz HEOKeko 4 mailak egiaztatzeko probak egongo dira,
- Bi deialditan gainera, apirila-ekaina bitartean lehenengoa eta iraila-azaroa bitartean bigarrena.
3. mailako proba izango da aurten interes handiena erakarriko duena seguruenik. Dena dela, ez ahaztu oraindik fase pilotuan egon arren, hor dauzkagula 4. mailakoak ere.
Proba hauek EAEko euskaltegi homologatuetan matrikulatutako ikasleentzat dira soilik.
Egutegia ikusita, hilabete eta erditik bi hilabeterako tartea dago lehenengo probatik azkenengora. Eta irakasle modura galdera etorri zait.
Zelakoak izaten dira eskolak proben artean? Probek, haien emaitzek eta bestelako faktoreek ( udaberria-eguraldia, ikasturte amaiera...) nola balditzatzen dituzte klaseak (giroa, asistentzia, programazioa...)?
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Benito(e)k bidalita 2007, abendua 17 - 18:43(e)an.
HABEtik mezua bidali dute gaur euskaltegietara, azkenotan iragarritako berrikuntzak baiesteko.
Batetik aurten 1. eta 2. mailako probekin batera, 3. mailako proba ere egingo da sistema berdinarekin. Euskaltegien bidez eta HABEk emango du EGAren parekidea izango den 3. mailako agiria.
...honen bitartez berretsi nahi dizut HABEren asmoa dela 2007-2008 ikasturte honetan HEOKaren 3. maila egiaztatzeko probak deitzea, 1. eta 2. mailak egiaztatzeko probekin batera.
Bestalde, proba hauetan guztietan, orain arte ez bezala, azterketariek bigarren deialdia ere edukiko dute.
Gainera, helduen euskalduntzearen sarean euskara ikasten ari diren herritarrek ahalik eta zerbitzurik osoena jaso dezaten 1., 2. eta 3. mailak egiaztatzeko bigarren deialdia ere egingo dugu 2008an. Beraz, lehenengo deialdiko probak maiatzean eta ekainean izango dira –urtero bezala- eta bigarren deialdikoak urri aldera (data zehatzak urtearen hasieran finkatuko ditugu).
Bigarren deialdiarena argitu barik egon da orain arte. Euskaltegiak oro har eskakizun horretan bat etorri diren arren, HABEn zalantzak egon direla dirudi. Mezua irakurrita erabakia hartuta dago, eta aurten bigarren aukera bat ere egongo da beraz.
Datorren ikasturtean 4. maila etorriko da hau guztia osatzera, eta laster agiri desberdinen baliokidetza sistema indarrean jarriko dela ere jakinarazi digute mezuan.
3. mailako azterketa-eredu berriak aste honetan banatuko direla esan ziguten lehengoan. Gure lanean EGAtik 3. mailarako jauzia zenbaterainokoa den neurtzeko adierazlea izango da azterketa-eredu hori duda barik.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu