4. mailari buruzko berriak
[Euskalduntzearen 4. maila: irakasleak gaitzeko ikastaroa: HABE - IKASBIL]
Honez gero euskaltegietara zabaldu dute informazioa (pdf) HABEtik.
Egunotako bileretan esan duten bezala, 4. maila fase pilotutik irten eta datorren ikasturtean eskaintza orokortu egin ahal izango da, hau da, nahi duten euskaltegietan eskaini.
Horretarako jardungo duten irakasleek prestakuntza-ikastaroa egin beharko dute, hizkuntzan nahiz metodologian trebatzeko.
Hemen daukazue informazio-idatzia:
4. maila: Irakasleen gaikuntza: 2007 – 2008 (pdf)
Laugarren hizkuntz-eskakizuna eta beste tituluekiko homologazioa bidean ei dago bestalde.
Plistiren estilora galderekin neu ere bai: Euskaltegi batean lan egiteko guztioi eskatuko zaigu 4. maila x epe batean?
Pd: Plisti eta bioi emango digute 4. maila hemen idazten dugun guztia proiektu modura aurkeztuta? (edo aurkeztu barik, hemen dago eta)
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu



Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en


