didaktika, ikastea, normalizazioa, Hizkuntza Plangintza

Hizkuntza normalizazioa eta motibazioa. Jardunaldietan esandakoak

Benito(e)k bidalita 2007, urria 11 - 02:24(e)an.

Egunotan Emunen 10. urteurrenarenaren karira (zorionak bada!) Hizkuntza normalizazioa eta motibazioa jardunaldiak egin dira. Lan ta lan webgunetik egin dute jarraipen zuzena eta hango aipu interesgarriak ekarriko ditugu hona:

Peter Mcinyire

... bigarren hizkuntza ikasteko prozesuetan orain arte garrantzia osoa alderdi linguistikoei eman zaie baina ikasprozesuan norbanakoek, pertsonek parte hartzen dute eta motibazioek, antsietateak, sinesmenek, esperientziek, baloreek eta abarrek eragin handia dute prozesu horren garapenean. Ingurune sozialak ere (taldeen arteko gatazkek, alderdi demografikoak, migrazioek...) ikasprozesu hori baldintzatu egingo dute.

Bigarren hizkuntza ikasten ari direnek hegazkinetik lehen aldiz jauzi egin behar dutenek izaten dituzten sentsazio berak dituzte; zirrara, beldurra, ezinegona, emozioa... Bigarren hizkuntza ikasten ari denak ere sentimendu horiek ditu eta hitz egiterako jauzia egiterakoan galdera hauei erantzun behar izaten die:

  • zer gertatuko da ezer oker esaten badut?
  • egongo al da ni laguntzeko gai den inor?
  • elkarrizketa norantz joango da? zein oztopo aurkituko ditut?

Bigarren hizkuntza erabiltzeko orduan giltzarri da zerbait komunikatzeko gogoa izatea.

Ferran Suay

Gaztelaniatik euskarara arteko distantzia linguistikoa euskaratik gaztelaniarakoaren parekoa da eta historian zehar euskaldun elebakar askok egin behar izan dute gaztelaniarako jauzi hori. Beraz, bizitza osoan Euskal Herrian bizi diren erdal hiztunek ez dute aitzakiarik euskarako gutxieneko maila izan dezaten.

Alex Mungia eta Xabier Elortza (HABE)

  • Hizkuntza kontuak oso AFEKTIBOAK dira. Berebiziko garrantzia gurasoekin eremu pribatuan emozioetan eraginez lan egiteak.
  • Eragiteko modua: PROZESUA da oinarri (komunikazioa, enpatia) eta hortik sortutako produktuak (CD, liburuxka) osagarri dira.
  • Gurasoengana iristeko bidea: euren eta gure USTEEN berri jaso, KOMUNIKAZIOA landu.

ERDALDUNAK EUSKARARA ERAKARTZEA mintegiaren ondorioak (Iñaki Eizmendik gidatua):

  1. Euskarara erakartzeko bideak aurkitzea, zirrikituak irekitzea lortu behar dugu: harreman edo lotura txikiak bilatzea, hortik abiatzea.
  2. Kezketatik abiatu. Gauzak zehatzak eta praktikoak eskaini. Ideia eta mezu positiboak eskaini. Enpatia etengabe erabili beharreko tresna.
  3. Ezinbestekoaren bidea eta sedukzioarena, biak erabili behar dira.
  4. Emozioetatik eragiten hasi behar gara.

Etiketak: | | | |
Benito (r)en bloga | Iruzkin 1 | View blog reactions

Syndicate content

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Findu bilaketa

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak