albisteak, atzerrikoak

Ato(i)an: ikasleak

Benito(e)k bidalita 2008, urria 12 - 23:32(e)an.

Badakizue aspaldian sarean ikusten ditugun printza txikiak hona ekarri beharrean Atoan() izeneko azpigunean batzen ditugula. Hasi nintzenean ez nuen espero hainbeste emango zuenik, baina tontamentean egunero bospasei kontutxo botatzen ditut: nonbait ikusi dugun web interesgarriren bat, baten batek esandako zerbait, bideoak... Sarea oparoa da, baita euskararen/hizkuntzaren irakaskuntzaren ingurumari honetarako ere.

Gauzak jaso eta bota egiten dugu zuzenean, ez dugu asko jorratzen normalean. Horretarako dago karraju nagusia hain zuzen ere, eta aste honetan gauza batek eman dit komentatzeko gogoa Atoanen atoian.

Euskara ikasle batzuen berri heldu zaigu asteon saretik. Batetik Bilbon ikasten duten euskalerritar biri egin diete elkarrizketa El Correon, eta bestetik urruneko euskara ikasle pare baten berri eman digute Argiak eta Gaur8k: puertorricoarra bata eta japoniarra bestea hurrenez hurren.

Gutxitan ikusten dira bertoko ikasleekin elkarrizketak eta haien inguruko erreportajeak, gehienetan matrikulazio sasoiekin lotuta etortzen dira. Bestelakoa da atzerritik etorrita edo atzerrian bertan euskara ikasten dihardutena. Albiste golosoa bide da hedabideentzat hegoamerikarra, afrikarra, japoniarra edo poloniarrak euskara ikastea. Seguruenik txakurrak pertsonari haginka egin edo pertsonak txakurrari kontu haren bidez azaltzen da hau.

Aste honetakoan dena dela gauza bati erreparatu diot, ez nuke esango orokorra denik, baina aipamenen bila ibiltzen naizenean, gauza batek eman dit arreta. Kanpotarrek gehiago egiten dute berba euren ikas-estrategiez, hain zuzen ere Shinohara japoniarrak kontatu digu nola bere buruarekin egiten duen berba euskaraz, eta Ricardok Puerto Ricon EHtik euskaraz heltzen zaizkion mezuak jaso, behar den denbora hartu eta ondo ulertu arte egosi eta gero beti idazten duela erantzuna.

Bilboko ikasleen elkarrizketan baina, gutxi egiten da berba nola ikasten duten, gehiago zergatik, motibazioa eta -gehien bat- dirua, matrikula, diru-laguntzak eta halakoak. Euskaltegian ari dira biak, eta han jakingo dute zelan ikasi bestela.

Eta detailea, bertotik milaka kilometrora ikasi duten horiek egin duten gasturik handiena EHra etortzeko biletea izan dela dirudi.

Ekonomiaz eta krisiaz ari dira bazterretan, diruaz gu. Eta Jozulinen premonizioak bete ezean, beharbada Ken Carroll-en gomendioa hartu beharko dugu aintzat laster batean. Urruneko ikasleak irudimen eta ikuspegi zabalaren  faltan ez daude behintzat.

Etiketak: | | | | |
Benito (r)en bloga | 4 iruzkin | View blog reactions

HABEk NABOren esku jarri ditu 1A mailarako mintza saioak

Karrajua(e)k bidalita 2007, otsaila 27 - 23:31(e)an.

HABEk NABOren esku jarri ditu 1A mailarako mintza saioak -

Euskal Etxe dezente dira AEBetan BOGA eskaintzen dutenak. Hori horrela, ikasleak etxetik aritzen dira euskara ikasten, baina, mintzamena lantzeko, aldiro-aldiro euskal klubetan elkartu behar izaten dute irakaslearekin.

Irakasle gehienak ez dira irakasle lanbidez, eta, zaila egiten zaie taldea bideratzea. Hori horrela, irakasle horiei mintza saioak bideratzen laguntzeko HABEk, Maizpide barnetegiarekin elkarlanean garatutako mintza saioen gida jarri du NABOren esku. Aipatu gida 1A mailarako da, eta, 30 mintza saiotik gora garatu dira, hau da, Euskal Etxeetako erritmo standarrean bi urtetarako materiala.

Irakurri gehiago-- Delivered by Feed43 service [Ikasbil: gogoan hartu]

Ez dut mintzasaioen gida hori ezagutzen, ez dakti AEBetako ikasleentzat berariaz egin den ala lehengo baten egokitzapena ote den, baina egingo nuke hemengo askok gustura egingo luketela kukutxo bat. 1A mailan mintza saioak zelan bideratu galdera orokorra izaten da, eta horretarako tresnak eskertu egingo lirateke, duda barik.

Etiketak: | | | |
Karrajua (r)en bloga | gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Syndicate content

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak