03
Aza
2009

Euskeraikasi: ikasteko eta euskara erabiltzeko materiala

Duela aste batzuk Euskeraikasi blogaren berri eman genuen Atoanen, fakturak euskaraz jasotzeko jarraibideak ematen zituen mezu landu baten harira, gerora sarean arrakastatsu suertatu dena.

Lehengo egunean blogaren egilea gurekin jarri da harremanetan asmoaren berri emateko. Lander Bilboko euskara irakaslea da, eta blogaren bidez aspaldian darabiltzan kezka eta asmoa bideratu nahi izan ditu: euskara ikasteko ez ezik, euskara praktikan erabili eta sustatzeko balio duten material eta aktibitate didaktikoak sortzea.

Bere hitzetan:

Batetik, helburu didaktikoa. Hau da, ikasleak lexiko, aditz forma eta egitura jakin batzuk ikastea.

Ikusi eta ikasi. Hori da ikaslearen egitekoa. Baina ariketa hauek, beste ariketek ez duten alderdi praktikoagoa dute; egunero, euren bizitza errealean egin beharrekoan euskara topatzea. Ikasitakoa gogorarazi eta BENETAN memorizatzen laguntzea.

Ikasketa prozesua euskaltegian edo etxerako lanetan bukatzen bada, ikasketa prozesua bera, urteetan luzatu daiteke eta nabariki zaildu gainera.

Hartara, material didaktiko osagarria -berak deitzen dion bezala- blogean plazaratzen hasi da, gehien bat zerbitzu desberdinen erabileran euskara sustatzen eta laguntzeko tresnak eta gidak ditugu.

Ariketa praktikoa proposatzeaz gain, haiek euskararen demanda izatera igaro daitezke. Eurentzat lagungarriak diren tresnak izateaz gain, euskararen alde egin dezakete.

Asmoen azalpena blogean bertan daukazue:  Material didaktiko osagarria erabiltzeko helburu eta arrazoiak.

Landerren ekimenak pozteko arrazoi bi ematen dizkigu: batetik, irakasle batek bere lana eta materialak besteokin partekatzeagatik, eta bestetik, irakasle baten ikuspegitik HEAn euskara ikaskuntza hutsetik harago eramateko plazaratu duen kezka eta ahaleginagatik.

Animoa bada, eta ea norbait gehiago ere animatzen den gauzak zabaltzen eta hizkuntzaren ikuspegi horri buelta pare bat gehiago ematen.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia