05
Urt
2008

Atariko

Joxe Rojas beteranoa dugu internet eta teknologia kontuetan, eta euskaltegien munduarekin ere izan du harremanik. Webgune edo bloga egin zuen lehenegoetarikoa, eta duela gutxi indarrez etorri zaigu bueltan Teknopataren Txokoarekin. Gune berrira lehengo proiektuak ere ekarri ditu, eta haien artean aspaldian garatu zuen Atariko aplikazioa dugu.

Atariko EGA azterketetako atariko probak egiten entrenatzeko software-a da. Entzutezko ulermenaren proba egiteko grabazioak ere badaude. Ordenagailuara jaitsi, instalatu, ekin eta emaitzak konprobatu. Atarikoaren webgunean dauzkagu jaitsi beharreko fitxategiak:

Atarikoaren orrian bertan dauzkazue jaisteko eta erabiltzeko instrukzioak.

Windows-eko erabiltzaileentzat ohartxo bat. Joxe Makero amorratua da, eta ariketen fitxategiak .sit formatuan daude konprimituta. Windows-en fitxategi horiek deskonprimitzeko Stuffit Expander programa beharko duzue, baina kontuz, programaren azkenengo bertsioak ez ditu .sit fitxategiak deskonprimitzen, bertsio zaharrago bat beharko duzue. Nik emuleren bidez lortu dut. Dena dela baten batek fitxategiak ZIP formatuan konprimituta nahi balitu (eta Joxek baimena emango balu), nonbait jarriko ditut eskuragai.

Hirugarren mailarekin aurten jende askok ez du atariko probarik egin beharko, eta hemen aurkituko dituzuen probak zahartxoak dira eta aspaldian eguneratu barik daudela dirudi. Baina oraindik erabilgarriak izan daitezke ariketa gisara baino ez bada ere, eta gainera, egindako lanak aipamena merezi du sikieran.

Bestalde, gogoratu sarean badela EGAko atarikoak eta bestelakoak on-line egiteko aukera:

Aupa Benito! Eskerrik asko

Joxe (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Urtarrila 7 - 21:17-(e)an bidalia.

Aupa Benito!

Eskerrik asko aipamenagatik. SIT konpresioa dela eta, ez larritu, oraintxe bertan jarriko naiz .SIT guztiak .ZIP formatuan konprimitzen.

Bide batez, baten bat animatzen bada, azterketa artxibo berriagoak sortzen, tartetxo bat hartuko dut nola egiten den idazteko....

Ondo segi, eta urte berri on!

Joxe

Zuri

Benito-(e)k 2008, Urtarrila 7 - 22:21-(e)an bidalia.

Zuri eman behar zaizkizu eskerrak, Joxe, lanagatik. Eta idazteko tartetxo hori hartzen baduzu, eskerrak++
Ondo izan

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia