Wikipedia

Karrajua(e)k bidalita 2007, urria 3 - 00:37(e)an.


Iñaki Muruak bota du ideia bere blogean. Zergatik ez erabili Wikipedia euskaltegietan?

Kasu ezaguna aipatu du. Andaluziako Niebla herriko eskola batean bertako umeek idatzi zuten Nieblari buruzko sarrera, eta esperientzia hori nahikoa ezaguna egin da hezkuntzan wikiak eta Wikipediaren aplikazioaren eredu modura. Eta geurean ere halakorik ezin dugu egin?

Euskaraz ere badaukagu geure wikipedia, hainbat lagun dabiltza artikuluak idazten eta apurka-apurka osatzen. Euskarazko informazio iturri oparoena egin daiteke horrela interneten. Baina kolaborazioa behar da.

Gure ikasleen artean denetik dakien jendea daukagu. Inguruaz nahiz norberaren espezialitateaz. Ikasleek, goi mailetan gehien bat, euskaraz idazteko gaitasuna eta praktikatu beharra daukate. Benetako gauzak idaztea, publikatuko direnak eta inorentzat baliagarriak izan daitezkeenak, jokabide didaktiko interesgarria eta eragingarria izan daiteke. Kolaboratzeko arrazoi faltan ez gaude behintzat.

Iñakik polita izan daitekeela esan du, nik gehiago esango nuke, baliagarria, motibagarria eta praktikoa.

Ideia batzuk motorra berotzen hasteko:

  • Wikipediaren edo wikien inguruko atazak edo ikasmaterialak sortu, girotzeko, trebatzeko eta informatzeko.
  • Zirriborroak egiteko wikiak sortu debaldeko wiki-zerbitzuren batean (wikispaces, webpaint), ohitura hartu, idazten dena atontzeko, eta publikatu aurretik feedback-a jasotzeko.
  • Norberari interesatzen zaion informazioa bilatu, eta hutsuneak apuntatu. "Zer falta da?" "Idatziko dugu?".
  • (Euskal) Wikipediaren inguruko hitzaldiak edo aurkezpenak egin euskaltegian. Batek baino gehiagok gustura emango lukeela egingo nuke.
  • Norberaren euskaltegiaren sarrera egin.
  • Euskaltegi sarrera osatu. (Bai, hobe genuke inor endredatu baino lehen guk geuk egitea, bai).
  • ...Gehiago?

Etiketak: | | | | |
View blog reactions

Erantzunak

Kaixo!

Lehenik eta behin esan oso interesgarria dela proposatzen duzuna. Maiz pentsatu dugu baita bide bera erabiltzea software librearen euskeraketa prozesuan baina ez dut uste gehiegi egin denik honen inguruan.

Proposatutakoa egokia iruditzen zaidan arren kontrolpean egin behar dela pentsatzen det. Zirriborroak wikipedian bertan egin daitezke kanpoko tresnak bilatu beharrean, beraz ez nabil kontrol horren inguruan. Arazoa da norbaitek nahita zerbait aldatu eta ez beste ikasleek ez maixuek ez dakitenean zer demontre ikutzen dabiltzan. Azkenaldian egunero egunero hainbat eskoletatik ikasleen arteko txorakeriak idazten dira artikuluetan eta zuzenketa lanak denbora bat eraman dezakete...

Eta bai, hitzaldiak emateko hainbat izen aski ezagunak pasatzen zaizkit burutik... ;)

Animo proposatutakoarekin!

MiKeL (ez da egiaztatu) | 2007, urria 3 - 08:44 | erantzun honi

Aupa! Oso interesgarria iruditzen zait ekimen hau. Azken hilabeteotan kazetari eta irakasleak animatu nahian nabil, beraien lanak Wikipedia elikatzeko oso interesgarri izan daitezkeelakoan. Era berean, euskaltegietako ikasleek egindako lanak ere oso interesgarriak izan daitezke entziklopedia askean jartzeko eta, halaber, ikasleei egiteko proposatutako lanak Wikipedian jartzera zuzentzen badira, uste dut motibazioa ere hazi egin daitekeela, eta baita emaitzak hobetu ere. Aurrera ekimenarekin!

Nire aldetik, euskarazko Wikipediako parte-hartzaile eta administratzaile moduan, boluntario aurkezten naiz eman beharreko edozein hitzaldi edo azalpenetarako, laguntzeko prest. Edozer gauza nahi izanez gero idatz iezadazue lasai.

Arkaitz Zubiaga (ez da egiaztatu) | 2007, urria 3 - 12:42 | erantzun honi

Bistan da ume guztiak ez direla Nieblakoak bezalakoak. Suposatzen dut gu ez garela izan ideia eduki duten lehenengoak. Era gidatu eta antolatu batean egin behar da, horrekin zurekin bat, Mikel. Zirriborroena publikatu aurretik hizkuntza lantzeko eta wikien funtzionamendua ezagutzeko aurre-jarduera baino ez da. Wikipedia alferrik ez kargatzearren.

Guk hemen harria bota dugu, orain praktikan ipintzen animatzen den jendea falta da. Arkaitz behintzat hor dago prest (eskerrik asko!), eta gehiago ere bai seguruenik. Ea Arkaitzen agenda derrepentean betetzen den... eta wikipedia bera ere bai.

Benito | 2007, urria 3 - 17:40 | erantzun honi

Kaixo berriz,

Froga artikuluak egiteagatik ez da wikipedia gehiegi kargatuko lasai. Norberak bere erabiltzailearen barruan froga artikuluak egin ditzazke, froga orokorrak egiteko orri bat ere prest dago eta beti ere, ezer gorde aurretik frogak egiten joateko aurrebista aukera ere hor da. Beraz, nere ustetan ez da zertan beste nonbaitera joan behar tresnen bila. Gainera, wiki guztiak ez dute 'formatu' bera erabiltzen, wiki-a azken finean kontzeptua da, erabilera ondoren bakoitzak berea. Ez da bedina "tiki" edo "mediawiki".

Arkaitz da gure wikipediako nausi handie, baina ni ere laguntzeko prest, ez dudarik egin gero ;)

MiKeL (ez da egiaztatu) | 2007, urria 4 - 09:38 | erantzun honi

Orain artio beti egoera erosoan izan naiz zuen iritziak irakurtzen eta, egia erran, askotan idazteko gogoekin gelditu naiz baina hontan zerbait idazteaz aparte, zerbait egitea ere erabaki dut. Ataza bat diseinatuko dut euskaltegietan wikipedia ezagutarazteko, baina laguntza behar izanen dut, ni erabiltzaile hutsa naiz eta. Materiala aztertuko dut, helburuak markatu eta hasiko naiz. Gero noski! laguntza, aportazioak... eskatuko dizkizuet.Ziur azkenean damutuko naizela!

ana (ez da egiaztatu) | 2007, urria 4 - 14:58 | erantzun honi

Igual arinegi ibiltzea da, baina probatu egin daiteke.

Eta wikiataza egiten badugu? Hau da, ataza wiki batean eraiki?

Zer deritzozue? 

Benito | 2007, urria 4 - 15:52 | erantzun honi

Niretzat bai arinegi jatea da baina...egin daike ataza bat wikipedian eta arrunt bat euskaltegiguztietan erabili ahal izateko ( nire inguruko euskaltegi guztietan ez dago ordenagailurik ).

ana (ez da egiaztatu) | 2007, urria 4 - 16:28 | erantzun honi

Kaixo!

Ez dut ulertzen zer esan nahi dezun "egoera erasoan" esaten duzunean. Bidea argituko? ;)

Laguntzaren inguruan, zer beharko duzu?

Ondo izan!

MiKeL (ez da egiaztatu) | 2007, urria 5 - 09:47 | erantzun honi

erosoan, erosoan

ana (ez da egiaztatu) | 2007, urria 6 - 17:36 | erantzun honi

eta arinegi joateagatik a jan dut.

ana (ez da egiaztatu) | 2007, urria 4 - 16:29 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak