esamoldeak

Eibartik

Benito(e)k bidalita 2007, otsaila 10 - 16:40(e)an.

Karrajua hitzaren ingurukoak topatzen Asier Sarasuaren Eibartik blogean agertu naiz. Han aspaldian egin zuen berba honen aipamena, bera hasi eta iruzkingileek jarraitu.

Eibartik blogean bertako euskalkia, etnografia eta naturaren inguruko kontuak ekartzen dizkigu Asierrek.

Bloga irakasle eta ikasleentzako baliabide interesgarria izan daitekeela uste dut, ahozko hizkuntzaren inguruko informazioa jasotzeko gehien bat: esaerak, hiztegiak, testuak,... eta ez Eibartarrentzat soilik, mendebaldeko hizkeraz, herri-hizkeraz eta euskara biziaz oro har interesa daukan edonorentzat baino. Euskaltegietan ere Euskaltzaindiaren arauez gain, euskara hori ere interesatzen zaigu ezta?

Bestalde, Eibartik blog hau eredu ona da nire ustez blogek eduki dezaketen funtzio didaktiko-dibulgatiboa erakusteko. Ahozko hizkera modu erakargarri eta erraz baten (ikaslearentzat adibidez) ezagutarazteko kasu honetan. Baten batek bere (inguruko) hizkera zabaldu, ezagutarazi eta gaurko euskarari harekin ekarpena egin  nahi badio, hemen dauka kopiatzeko eredu ona.

Etiketak: | | | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Mihiluzeren webgunea

Karrajua(e)k bidalita 2007, urtarrila 16 - 00:34(e)an.

Mihiluze Kike Amonarrizen konpainiak gidatzen duen EITBko saioak webgunea estrainatu du.

Saioaren ildoari jarraituta, umorea nagusi, eta hizkuntzarekin olgatzeko jokoak, jolasak, argazkiak eta bideoak. Interesgarria, eta bereziki ludikoa. Ikasleari (E)GAbonetako gantzak arintzeko gomendagarria. 

Flash jolasek ariketak egiteko ideiaren bat baino gehiago eman dezakete. 

Etiketak: | | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Itzul posta zerrenda

Karrajua(e)k bidalita 2006, urria 20 - 15:08(e)an.


eizieEIZIE
itzultzaileen, zuzentzaileen eta interpreteen elkarteak posta-zerrenda aktiboa dauka, EIZIEkideeK zalantzak, kontsultak, galderak eta proposamenak plazaratu eta eztabaidatzen dituzte berton.

Hala ere, itzulpengintza mundukoentzat ez ezik zerrenda hau euskara irakasle eta ikasleontzat ere interesgarria, lagungarria eta baliagarria izan daiteke oso, parte hartu gabe ere: hizkuntzaren gaineko zalantzak ezagutzeko eta aztertzeko, klaserako ideiak jasotzeko, hizkuntzaren gainean ikasteko edo, besterik gabe, irakurtzeko.

Zerrenda e-postaz jarraitu daiteke, horretarako harpidetu egin behar da

E-postaz harpidetu barik ere ikusteko eta jarraitzeko modua dago:

Etiketak: | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Gotzon Garate: atsotitzak

Benito(e)k bidalita 2006, iraila 2 - 01:49(e)an.

 

Gotzon Garatek batutako atsotitzak eta gaztelaniazko, ingelesezko eta latinezko baliokideak. Bilduma handia eta kontsultatzeko erraza.

Etiketak: | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Intza proiektua: Euskal Lokuzioak sarean

Karrajua(e)k bidalita 2006, maiatza 2 - 16:20(e)an.

Euskarazko lokuzioak eta esamoldeak ezagutarazteko proiektua.

 

Etiketak: | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Esaera zaharren txapelketa (AEK)

Karrajua(e)k bidalita 2006, maiatza 2 - 00:17(e)an.

Sopelako AEK-k antolatzen duen "Esaera zaharren txapelketarako" materiala.

Etiketak: | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

UEMAren baliabideak

Karrajua(e)k bidalita 2006, martxoa 21 - 09:25(e)an.

UEMAk bere webgunean batu dituen baliabideak.

Etiketak: | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Syndicate content

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak