04
Urr
2006

Urola Kostako euskaltegi birtuala

Urola Kostako euskaltegi birtuala - [Del.icio.us: "Euskaltegiak" etiketa]

Moodle-ekin animatzen hasi gara. Atzo Jakintza ikastolakoen EGA ikastaroaren berri, eta gaur Urola Kostako euskaltegi birtuala topatu dugu.

Ez dago informazio handirik, ez nork egin duen, ez norentzat den, egitasmoaren nondik-norakoak...datozen egunotan honen berri agertuko da seguruenik. Bertan ikusten denagatik hau dakigu: euskaltegia.net domeinua hartu dute (libre egon da orain arte!), tutore-zerrenda eta hiru talde/ikastaro daude: behe-maila, erdi-maila, goi-maila, eta horrekin batera esteka eta software zerrendak. Ez dakigu on-line eskaintza garbia ala euskaltegiko ikasleentzako gela birtuala den (edo biak).

Edonola ere, kontu birtualetan BOGAtik harago joateko asmoa dabilela dirudi. Ez hemen bakarrik

Orain arte euskaltegien inguruan Moodle hauek ezagutu ditugu:

Ikasturte honetatik aurrera HABE ere Moodle hasi da formaziorako erabiltzen. Hemen sarrera: http://www.ikasten.ikasbil.net.

Tira ba, euskaltegi fisikoekin batera hemedik aurrera euskaltegi birtualak ere badaude, ofizialki.

Urola Kostako euskaltegi birtuala

Marian Urkizu (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Urria 10 - 10:07-(e)an bidalia.

Urola Kostako euskaltegi birtuala, Zarauzko Udal Euskaltegiak 94-95 ikasturtetik eskaintzen duen autoikaskuntza zerbitzua osatu eta hobetu nahian sortutako gunea dugu. Ikasleen arteko elkarreragina sustatzea eta ikasleei euskara ikasi ahal izateko baliabide egokiak eskaintzea dira gunearen helburu nagusiak.

Edukiak:

1.Gunera sartzen den edonorentzat: euskara ikasteko baliagarriak diren estekak eta softwarea (bideokonferentziak eta grabaketak egiteko baliabideak, besteak beste).

2.Zarauzko Udal Euskaltegiko ikasleentzat: astean behin taldeetan (behe, erdi edo goi-mailako taldeetan) egiten duten mintza-saio aurretik irakurri edo entzun beharreko testuak, foroa eta idazlanerako proposamena.

Gai baten inguruan irakurri, entzun, foroan idatzi eta mintza-saioan hitz egin ondoren egindako idazlanek, ikasle bakoitzak egiten dituen akatsen eta landu beharreko hizkuntz formen berri ematen digute. Ikasleak orduan oraindik euskaltegi birtualean eskura ez ditzakeen ariketak egiten ditu: euskaltegiak prestatutako ariketak, liburuetakoak, Bogakoak…

Teknologia berriek euskara irakatsi eta ikasteko aukera paregabea eskaintzen digute eta buruan ideia asko baditugu ere, ez zaigu teknologiaren lilurak itsutzea komeni. Alde batetik, denok, ikasleak eta irakasleak, eskola zaharrekoak gara, eta oraindik ere papera gustuko dugu. Bestetik, hirugarren ikasturtea dugu eta lan asko egin badugu ere, oinarriak sendotu behar ditugu.
Oinarri horiek sendotu ahala aberastuz joango den gune xumea dugu gure euskaltegi birtuala.

Eskerrik asko

Karrajua-(e)k 2006, Urria 10 - 10:16-(e)an bidalia.

Eskerrik asko informazioagatik eta zorte ona izan erronka berrian.

Ez dakit ze urtetan bizi

Marian Urkizu (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Urria 10 - 12:33-(e)an bidalia.

Ez dakit ze urtetan bizi garen ere. Autoikasuntzarekin 2004-2005 ikasturtean hasi ginen! Ez gara hain aurreratuak izan...

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia