Mapak

Karrajua(e)k bidalita 2006, urria 17 - 16:38(e)an.

Atzo mintzalagunen mapa egiten hasi ginen. Baina Tagzania tresna interesgarria da gure intereseko kontuak lokalizatzeko eta mapetan banatzeko, erabiltzaileen arabera edo etiketen arabera. Nik neuk hiruzpalau biderrez erabili dut joan behar izan dudan tokiren bat aurkitzeko. Horrez gain, norberaren webgunean sartzeko aukera ere ematen dutenez, eta karrajuan testuak izeneko atalean dokumentuak sailkatzeko aukera daukagunez, pentsatu dugu Tagzaniaren laguntzaz gure intereseko mapen bilduma egitean (karrajuko atlas-a, ez da izen txarra).

Horrela bada, honako "liburua" antolatzen hasi gara:

Hauek dira momentuz daudenak, baina Tagzaniaren laguntzaz errazagoa da mapa berriak sortzea. Horretarako dena dela kolaborazioa behar da. Lehenengo eta behin atlas horretan zeintzuk mapa gehiago jarri daitezkeen ideiak botatzeko (mezu honen komentarioetan berton), eta bigarrena eta inportanteena, Tagzanian mapetan puntuak markatzeko eta etiketatzeko. Tagzanian, orain sortu diren beste hainbat ekimenetan bezalaxe (wikipedia, del.icio.us,..) kontua ez da batek dena egin eta guztiek jaso, guztion artean dakiguna plazan jarrita informazio eta ezagutza iturri potenteak eraikitzea baino. Euskaltegien eta euskalduntzearen atlas-a adibidez.

mapak

Etiketak: | | | | | | |
Karrajua (r)en bloga

Erantzunak

Eskerrik asko, Karrajua, Tagzaniaren erabilpen eta promozio dotoreagatik. Gure euskarazko portadan, zure ekimenez sortutako mintzalagunen mapa sartu dugu adibideen artean.

Luistxo - Tagzania (ez da egiaztatu) | 2006, urria 19 - 08:14 | erantzun honi

Eskerrik asko zuei ere aipamenagatik. Dena dela mapa ez dut osorik egin, ezta egiteko asmorik ere (Google maps-erako prestatu duzuen bookmarklet-arekin nahikoa erraza den arren). Mapak osatzeko enbidoa bota baino ez dut egin. Ea honekin eta zuen publizitatearekin puntutxu gehiago agertzen diren.

Karrajua | 2006, urria 19 - 11:25 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azken iruzkinak

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak