AOI eta blogen inguruko artikuluan proposamena bota nuen duela egun batzuk erdi broman (bromatik %5 baino ez zeukan baina!) euskaltegien mundu honetan blogari gabiltzanok halako Blog & Beers batean juntatzeko. Eta Berbetaneko Josu enbidoari tiratzen hasi da, eta norbera berotu.
Ez dakizuenontzat, Blog & Beers blogarien bilera informalak dira, garagardoa (edo beste zerbait) hartu bitartean blogariek aurrez aurre jardun dezakete lasai eta lagunartean. Ohikoak izaten dira leku edo interes bateko blogarien artean. Adibidez, blogari euskaldunen artean bi egin dira dagoeneko, lehenengoa Elgetan eta bigarrena Bilbon.
Kontua euskaltegien eta euskararen irakaskuntzaren inguruan ibili eta blogekin ausartu garenok (irakasleak, ikasleak eta bestelako endredanteok) egun batean gure abentura eta buruhaste blogeroak konpartitzeko eta komentatzeko batzea da.
Zer? Animatuko gara? Josu eta biok bai.
Hemen partaide izateko kandidato batzuk:
- Berbetan
- Zertzeladak
- Plisti-plasta
- Zibergela
- AEK Garazi-Baigorri
- Aittor
- Bogabloga blog
- Camile Fauque
- Erandioko Udal euskaltegia
- Gizon arruntaren bloga
- Izena duen oro da
- Itsaspepinoak
- Joxeluix
- Segarri
- Zazpia
- Zizka-mizkak
- Euskarazoak
Eta gehiago ere egongo dira ba... Zabaldu deialdia eta hasi lekuak eta egunak proposatzen.



jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Txelis ere animatu zaigu. Animoa ba!