Euskaljakintzan ariketa sorta berria paratu du Maite IKTeroak. Atsotitzak lantzekoa berau. Atsotitzak eta esamolde finkatuak esateko orduan erdarara sarri jotzen dugula ikusita 24 ariketa prestatu ditu Hot Potatoes erabilita. Eta ohi duen bezala, guztion eskura eta bistan jarri dizkigu. Ariketak eta klasean erabiltzeko prozedura, biak.
Estekak:
- Atsotitzak lantzeko ariketa sorta: aurkezpena eta prozeduraren azalpena (IKTeroak)
- Euskal atsotitzak: ariketak eta iturriak (Euskal Jakintza).
Karrajuko baliabideak atalean ere zenbait iturri dauzkagu markatuta, osagarri modura erabili nahi badituzue:
Eguneraketa:
Blogetan ere topatzen dira atsotitzen bildumatxoak, eta iruzkinak, adibidez:
- Pello Zabalaren blogean, eguraldiari buruzko atsotitzak ekartzen ditu sarri: hemen eta hemen adibidez.
- Jabi Zabalaren Sarean.com-en emakumeei buruzko bilduma hau daukagu.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu


jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en


