26
Ira
2009

Zaharrak berri

Ramon Etxezarreta EAEko Hizkuntz Politikarako sailburuordearen berbekin ekin diogu egunari askok gaur. Diario Vascon elkarrizketa egin diote, eta titular deigarria lortu dute duda barik: «El término euskaldunberri debe desaparecer del habla vasca».

Sustoa ematen du horrelako gauzak irakurtzeak benetan. "Zer da ba?" galdetu eta irakurri egin dut, badaezpada:

...Trabajaremos con la idea de desechar el concepto de fronteras, en la dirección de aceptar o de vincular al ciudadano al euskera en el grado que cada cual de ellos esté dispuesto. Intentaremos desterrar el término euskaldunberri de la jerga de los vascos.

- Explíquese.

Pondré un ejemplo: la consejera de Cultura es una euskaldunberri. En las estadísticas del Gobierno Vasco hasta ahora era una neo euskaldun. En lo que se define como transmisión familiar, sus hijos son euskaldunzaharras. ¿Hasta cuándo se es euskaldunberri? ¿Hasta la muerte? Hay que trabajar otro concepto quizás menos ofensivo y que atraiga y vincule a la gente al euskera. Falla el método. Si hacemos hincapié en la idea de transmisión familiar, algo habrá que cambiar.

Aaa! "Euskaldunberria" mingarria edo iraingarria izan daiteke, antza. Ez ei du jendea euskararantz erakartzen eta hizkuntzarekin lotzen.

Kasualitatez, egunotan agertu da Bat aldizkariaren azken zenbakia, monografikoa, Txillardegiren omenez egina. Euskaldunberri terminoa entzun ahala  gogora etortzen zaizkidan lehenengo izen-ezizenetako bat da Alvarez Enparantzarena, eta nago hain zuzen ere Txillardegi eta beste hainbaten "euskaldunberritasunak" ez duela ezer irainetik, mespretxutik edo uxatzailetik. Alderantziz, bidea ireki digute asko eta askori batetik, eta bestetik, gure ibilbide linguistiko pertsonaletan harro egoteko moduko bidaien ereduak izan dira. Neure kasuan behitzat hala da, eta ez dut uste bakarra naizenik, ezta neurea kasu berezia denik ere.

Argudio batzuk eman ditu Etxezarretak dena dela: familia bidezko transmisioaren lehentasuna, kontzeptuaren mugak eta indefinizioak... Bai, baliteke, kontzeptuak gaur egun aparteko baliorik ez izatea, halaxe aitortu dugu askok eta askok, hemen eta beste leku batzuetan.

Baina kaltegarria da gaur egun termino hori euskaldunen artean? Iraingarria? Baztertzailea? Nik neuk, neure mundu-ikuspegi txikitik behintzat, esango nuke ezetz, argi esan ere. Gaur egun gure artean terminoak gehiago dauka anekdotikotik beste ezeretik baino egia esanda. Eta zerbait bada, kontrakoa da: merituen aitorpena, loreak eta txaloak entzuten izan dira azkenotan gehien bat. Lantzean behin baten baten purrustadaren bat entzuten dela? Baliteke, baina ez dira ezta akorduan izateko beste eta bestekoak ere izaten.

Diskurtso politikoen mundu labainean sartu gara baina. Eta seguruenik horrelakoetan ondo-ondo begiratu behar da nork, nori, zer, nola, non eta zertarako diotsan, kasu honetan ere bai. Eta bada kezkatzen nauen gauza bat diskurtso hauetan.

Euskaldunon artean euskaldun berria mespretxatu egiten dela adierazi nahi da?  Komunitate itxia dela eta arrazakeria linguistiko moduko bat praktikatzen dela? Askok horrelako ondorioak atera eta haizeratuko dituzte erraz. Eta hori bai iraingarria, mingarria eta uxatzailea.

Euskaldun berrien kontu honek -paradoxikoki- topiko zaharrak berri egiteko ahalegina ematen dit. Edo batek esan duen modura, ez dagoen lekuan arazoak konpondu nahi izatea.

Argazkia: Euskaldun berriari esker ona eta aitortza.

Antton Mendizabalen eskulturaren inaugurazioa Altzan.

Iraingarria?

leire narbaiza (ez da egiaztatu)-(e)k 2009, Iraila 27 - 12:58-(e)an bidalia.

Iraingarria euskaldunberri berba? Ez dut uste. Badakit hainbat euskaldun zaharrek inoiz mespretxuz erabili izan duela. Baina nortzuk? Justu euskaldunzahar ez alfabetatuak, euren euskara maila hobetzearren ezer egin ez dutenak.

Baina iraina da? Ez dut uste. Errekonozimenu handiagoa behar luketela? Jakina. Orain ez naiz gogoratzen nori, baina norbaitek esan zuen ez dagoela EH osoan ez plazarik ez kalerik euskaldunberrieidedikatuta.

Ez litzateke hobe horrelako zer edo zer egitea, hitza aldatzen ibiltzea baino?

Euskaldun berri kontzeptua

Jon (ez da egiaztatu)-(e)k 2009, Iraila 28 - 21:48-(e)an bidalia.

Euskaldun berri kontzeptua ezin da "desterratu" (presoen argazkiak ere ez, bide batez) politikari baten kapritxo hutsagatik. Ni euskaldun berri horietako bat naiz eta harro-harro kontatzen dut; herrian, ordea, bazen belarri motxa deitzen ninduenik ere. Horrek badu zentzu negatiboa (eskerrak auzoko harakina zen eta kariñoarekin ere esaten zidan...).
Bestalde, Altzan (Donostia eta Pasaia artean, bai?) bada antxon Mendizabalen "Lau Haizeetara" eskultura, herri erdian (kaxkuan) bertan jarrita; eskultura hori Bizarrain Kultur Taldearen ekimenez jarri zen "Euskaldun Berriari Aitortza Altzan" izeneko ekimenaren harira. Horra esteka:
http://www.blogak.com/bizarrain/abian-dira-korrikaren-aurrelanak-altzan

Aitortza materiala

Benito-(e)k 2009, Iraila 28 - 23:02-(e)an bidalia.

Eskerrik asko informazioagatik, Jon. Hainbat aitortza inmaterialez gainera ukitzeko modukoak ere badaudela jakitea ondo da. Mezua ilustratzeko erabili dut argazkia gainera.

Ez dakit, orain akaso duela hiru urte inguru jarri zen estatua hori orain kendu egin beharko da, edo izena aldatu inor mindu ez dadin. Frown

Orduan esan ziren hitz batzuk ekarriko ditut hona:

Asko dira, hamaika arrazoi direla medio, gure herri honen identitatea osatzen duen hizkuntza berreskuratzen eta, ondoren, normaltzen saiatu direnak, baita askok lortu ere.

Etxezarretaren segida

Benito-(e)k 2009, Iraila 29 - 01:00-(e)an bidalia.

Euskadi Irratian ere egon da Etxezarreta, Mezularia saioan, eta blog batean zerbait irakurri duela eta... (10' inguruan)

Hara, euskaldun berri

Jon (berriz) (ez da egiaztatu)-(e)k 2009, Iraila 30 - 09:57-(e)an bidalia.

Hara, euskaldun berri desterratu behar omen dugu, baina bere hitzetatik ondoriozta dezakegu Txiallardegi edo Blanca Urgell euskaldun berri HOBEAK direla, ezta? Edo nire imajinazio eroa izan da?
Euskara amable egiteko beharrik ba ote dagoen nire zalantzak ere baditut, izan ere, batzuetan euskaldunok hain gara txotxolo, euskara ikasi duen samoar batekin maitemindu gaitezke, euskara ikaste hutsagatik (puntu exotikoaz gain, noski). Horrekin esan nahi dudana da, dugun fana izanda ere, izugarri eskertzen ditugula dendarien ahalegin txikiak, edo barkamen eskeak, edo kostata euskaraz hitz egiten etorri zaizun tipo horri matrikula egitea... Euskara amablea da eta euskaldunok ere bai. Aukeran, amableegiak batzuetan. Hizkuntz eskubideen aldeko desobedientzia zibila egiten hasiz gero, zatarrak izango ginateke oso, beti ere begiratzen gaituenaren begien arabera.
Ez dakit non bizi den jende hau...

Nahastea

Benito-(e)k 2009, Iraila 30 - 19:42-(e)an bidalia.

Ez dakit. "...iraingarria ez da hitza" entzun dut, eta lehengo egunekoa arteztu guran ibili dela iruditu zait, "ez nuen hori esan nahi" edo. Euskara "amablearena" lehendik datorren kontua da bestela. Kanpainak ere egin dira horren inguruan.

Diskurtso hauetan dena dela nahasteak sumatzen ditut, diskurtso argirik ez balego bezala. Zerbait berria saldu nahi dela-edo, baina zer jakin barik, eta topiko batzuk zabaltzeko aukera ematen ari dela alegrementean: euskaldun berria bigarren mailakoa dela, euskaldunok zakarrak garela... Ez dakit ba.

Nik sailburuordeak egiten

Martin (ez da egiaztatu)-(e)k 2009, Urria 26 - 10:48-(e)an bidalia.

Nik sailburuordeak egiten duen interpretazioaren kontrakoa egiten dut.
Ni ere euskaldunberria naiz, eta ahal dudan guztietan esaten diot aurrean dudanari, batez ere pausu hori ematekotan daudenak bide horretan aurrera animatzeko, ni ere Txilladergik, Andolin Eguzkitzak, Gabriel Arestik, Villasantek, Xabier Kintanak eta Blanca Urgell bezalako hainbatek animatu ninduten moduan. Erakusteko posible dela erdal familia batean jaio, ikasketak, lagunak... erdaraz bizi, eta halako batean euskarara salto egitea, normal-normal, inolako traumarik gabe, kontrakoa baizik, zeure buruarekin gusturago eta zentratuago izateko.
Hemen daukagun paradoxa edo nahaste hori, agian zerean datza, normalak izatera iristeko egin dugun bide horrek baduela berezitasun bat, Etxezarretaren ustez huskeria izan daitekeena baina nire iritziz gogoraraztea eta azpimarratzea merezi duena, halako plus bat ematen baitio emaitza "normalari"; izugarri balio duena beren burua euskaldundu nahi luketen batzuengan akuilu motibatzaile gisa, eta agian beste batzuen utzikeria agerian uzteko.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia