Zabaldu.com-era bota du albistea Txopik: Wikiak nola dabiltzan azaltzen duen bideo bitxi bat. Eta halaxe da, wikiak erabiltzeko errazak baina zer diren azaltzeko zailak direla bideo benetan didaktikoa topatu dugu Commoncraft gunean: Wikis in Plain English. Hizkuntza batzuetan bertsio bikoiztua ere eskaini dute dotsub-en.
Hemen daukazue euskarazko azpitutuludun bertsioa:
RSSari buruzko beste bat ere badaukate: RSS in Plain English (Hemen euskaratutako bertsioa).
Honekin baten bati duda geratzen bazaio, azaltzeko modu bakarra okurritzen zait. Egitea. Yeaaaah!
Bide batez, inor animatzen bada euskaratzen dotsub-en kontua zabaldu eta itzultzen hasi baino ez du egin behar.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu



jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en


