25
Ira
2007

Txis...pun!

Ez naiz berri-emale izateko jaio, horretan abilagoak eta profesionalak direnek bihar kontatuko dizuete gaur EAEn 0708 euskaltegiaren tenporada ofizialaren irekiera ofiziala egin dela. Lehenengo aldia izan ei da horrelako bat egiten dela. Autoritateak, zeremonia, hitzaldia eta konpintxeoa (pintxo jana konpainian, alegia).

Honako gauzak egiteak sustapen publikoari begira edukiko dute arrazoia, ez dut ukatuko. Baina, zer nahi duzue esatea? Ez naiz eroso egoten. Formalitate eta zeremonia gehiegi akaso. Azken batean han egon garenok lankideak gara neurri batean, eta giro informalagoa estimatzen dutenetakoa naiz. Norberaren kontuak azken batean.

Moreno Cabreraren hitzaldia entzun dut. Eta egia esanda apur bat hotzik geratu naiz. Gehiago espero izan dut (bai, Iñaki, nirea konstantea da). Haren gogoeten gainean Karrajuan berton jardun genuen aspaldian. Eta orduan proposatu zuen sesquilingúismo haren haritik tiratu du, eta orduan bezala hausnartzeko moduko ideia iruditzen zait, hala ere irakurketa arriskutsuak eduki ditzake gurea bezalako testuinguru batean.

Euskaraz egin behar dela, eta euskarari behar zaion onarpena eman behar zaiola bezalako ideiak azaldu dizkigu. Ondo, baina ez zait gauza berria iruditu, geure ohiko aldarrikapenak ez dira horiek guztiak? Seguru nago Morenok ideia eta hausnarbide interesgarriagoak jorratu ditzakeela. Beharbada inguru informalago batean kantxa eta saltsa gehiagorekin...

Bestela, pintxoak onak, blogarien topaketa ez hain kasuala... Baina hurrengo batean halako bat zeremonia gutxiagorekin... ikasturtearen hasieran ez bada ere.

Bide batez

Tenporadaren inauguraziorekin batera sarean agertu diren kontutxu bi:

Albiste hau agertu da El Pais-en

Konpetentzia nondik etorri eta...

Vaya Semanitakoen berri eman genuen lehengoan. Euskaltegiarena seriea izango dela dirudi. Dagoeneko bigarren kapitulua agertu da Youtuben. Hemen daukazue bada:

konpintxeoa dela eta

Iñaki (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Iraila 25 - 23:33-(e)an bidalia.

Zin dagizuet Benito ez dela Second Lifeko abatarra, konpintxeoan benetan aritu da, neronek ikusita ;-)

Ez egon hain seguru

Benito-(e)k 2007, Iraila 26 - 02:23-(e)an bidalia.

eta honelako zeozer izan bada? Ez fio!

Sarean ibiltzeak halakoak dakartza. Norbera abatar bihurtu.

Joño, Matrix ez da hori ba? 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia