Helduen euskalduntzeak normalizazioari begira zer paper duen hausnartu beharra sarri aipatu dudan kontua izan da. Horrek soziolinguistikaren mundura txangotxoren bat egiten jartzen nau batzuetan, horren inguruko blogetara adibidez. Karrajuko agregatzailean badaukagu horretarako atala hain zuzen. Bada zeri jarraitua, hona gomendio batzuk:
- Erabili.com - Berri berriak
- Erabili.com - Iritzi-muinetik
- tiraka (Jaurlaritzako euskaltzale batzuk)
- Izioqui dugu... guec ajutu ez dugu (Erramun Osa)
- Hiznet-en bloga
- Hizkuntzaren soziologia eta beste
Azken hau gomendatu nahi diet soziolinguistikan, edo hobeto esanda, hizkuntzaren soziologian hasteko interesa daukatenei. Txerra Topaguneko langileak egiten du, berak dioen modura lanabesa dauka hizkuntza eta horreninguruan darabilena zabaldu nahi du sarera. Definizioak eman eta irakurtzen dituen liburu-artikuluen gaineko iruzkinak eta gomendioak ematen ditu. Haren post baten eskola munduaz eta irakurri dituenak direla-eta hausnarketa interesgarri hau plazaratu digu, gurera erraz asko ekartzeko modukoa nire ustez:
...Artikulu mamitsua eta interesgarria egin du Ibon Olaziregik (....) Bere ustez, eskolak bide polita egin du euskalduntzean, baina bide horretan aurrerago egin ez badu, ez da bere erruagatik. Gizarteak lagundu ez diolako baizik. Horrek gogora ekarri dit Topaguneak orain gutxi plazaratutako liburu batean Iñaki Martinez de Lunaren aipu bat. Labur-labur honela dio aipuak: Gasteizen bidegorriak egin dituzte baina bat-batean amaitu egiten dira, ez doaz inora. Berak ere horrela uste du gertatu dela eskolarekin. Eskolan tematu gara, ondo tematu ere, eta gero haur eta gazte horiek kalera doazenean ez daukate nondik ibili, bidegorririk ez dago. Eta, gainera, kexu gara.
Ni ere horrekin nago. Itsutu gara eskolarekin, kriston zama bota dugu bere gainera, baina gizartearen mekanismoak ez ditugu euskaldundu eta gainera ardura haur eta gazteei egotzi....



jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Aupa Benito:
Eskerrik asko egindako aipamenagatik. Pentsatzen nuen inork ez zuela nire bloga irakurtzen, baina tira ematen du baten batek irakurri egiten duela.
Eta orain eskaera: berbalagunekin eta euskaltegiekin hainbat blogetatik ateratako postekin blog berriak (edo) egin dituzu. Zergatik ez beste bat soziolinguistikarekin (edo hizkuntza soziologia ete zan?)? Nik neuk egingo nuke baina ezagutza falta jaste.